2026-10-19
HomeZerbitzu PublikoakZerbitzu SoziokomunitarioaLangile gutxiagorekin beste solairu bat irekitzea erabaki dute Eibarko Egogain helduen egoitzan

Langile gutxiagorekin beste solairu bat irekitzea erabaki dute Eibarko Egogain helduen egoitzan

Egogaineko langileek, urtebeteko borrokaldiari jarraiki, Itxialdia gauzatu zuten atzo lantokiko sarreran. Hain zuzen ere, atzoz geroztik langile gutxiagorekin solairu berri bat irekitzea erabaki dute, lan baldintza eta pertsona helduek merezi duten arreta duinaren kaltean. Aldundiaren jarrera inposatzailea eta langile zein egoiliarrekiko erakutsi duen mespretxua salatzeko burutu zuten atzoko ekintza.

Langileen eurek salatu bezala, "Egogaineko langileok ez gara isildu ia bi urte beteko duen borrokaldi luze honetan, ezta gutxiago ere! Bai ordea bidelagunak galdu, 18 lankidek alde egin behar izan baitute egoerak behartuta, hau da, Aldundiak hartu duen prekarizazio eta esplotaziorantzako norabideagatik".

Langileen hitzetan, "Aldundia zuzentzen duten PNV eta PSEk itxurakeria egiten dute; pertsona helburu, Gipuzkoa orain, Etorkizuna eraikiz… marketing hutsa. Egogain gobernu talde honek zer nolako errealitatea eraikitzen ari den adierazle garbia da; zaintza negozio bihurtzen ari dira, zerbitzu publikoak, azpikontraten esku utziz. Era berean, zaintza feminizatutako sektorea izanik, lanean aritzen garen emakumeak baztertuz. Egogaineko langileok lan eta bizi duinagatik borrokatzen jarraituko dugu, borrokaren eredu izaten jarraituko dugu".
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Angeluko erailketa matxista salatzeko mobilizazioetan parte hartzera dei egiten dugu

19 urteko emakume batek bortxatu egin zutela salatu eta egun gutxira bere buruaz beste egin izana erabat lazgarria da eta, beste behin ere, erakusten du indarkeria matxistak hil egiten duela.

Lan-baldintzak hobetzearen alde, beste greba ziklo bati ekingo diote Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek urriaren 27tik abenduaren 23ra

Greba ziklo berri honek hiru urrats izango ditu. Lehena, urriaren 27ko 22:00etatik urriaren 29ko 22:00etara izango da. Bigarrena, azaroaren 23ko 22:00etan hasi eta azaroaren 25eko 22:00etara arte luzatuko da. Azkenik, hirugarrena, abenduaren 21eko 22:00etan hasiko da eta abenduaren 23ko 22:00etan bukatuko da.

Azaroaren 11n lantokiak hustu eta kaleak bete ditzagun dei egiten diegu euskal langileei

Euskal Herritik Euskal Herrirako greba orokorra izango da, bertako patronalei eta instituzioei pobretzearen eta errentismoaren kontrako neurriak eskatzeko.