2024-05-08
HomeOharrakEkintza SindikalaMadriletik datozen erasoen aurrean negoziazio kolektiborako esparru propioa eraiki behar dugu

Madriletik datozen erasoen aurrean negoziazio kolektiborako esparru propioa eraiki behar dugu

Erreformaren erreforma tramitatzen ari dira Madrilen eta eskandalua da gertatzen ari dena, egin eta desegin inolako kontrolik gabe, guztiz antidemokratikoa da gertatzen ari dena.

Ezin dugu Madrilen gertatzen ari denari begira jarraitu, soldatak eta enplegua defnedatzeko alternatiba Euskal Herrian dago, lan harreman eredu propio bat eta negoziazio kolektibo eredu propio bat eraikitzea da, negoziazio kolektiborako eskubidea gure esku mantentzea.
Patronalak , erreforma azken muturreraino eramateko erabakia hartu du, horretarako sektoreko negoziaziorik ez dute nahi, negoziazio guztia enpresa eremura eraman nahi dute, mehatxuen bidez eskubideak kentzeko aukera gehien ematen dietelako. LAB ez dago enpresetako negoziazioaren aurka, alde baizik. Beti ere langile guztientzat gutxienekoak ezarriko dituen herrialdeko hitzarmenak mantenduta.

Enpresetan bakarrik oinarritzen den negoziazio eredua, hondamendia da euskal herriko langileentzat, langileen gehiengoak empresa ertain eta txikietan dago lanean eta ez dute inolako aukerarik empresa mailan hitzarmenak negoziatzeko. Sektoreko hitzarmenaren babesa desagertzen bada, estatuko negoziazioen menpe utziko ditugu, estatuko lan baldintzak aplikatuko zaizkie, hemengo lan baldintzekin alderatuz askoz okerragoak diren lan baldintzak.

Batez ere feminizatuak diren hainbat sektore eta egun ere lan baldintza prekarioenak dituztenak negoziazio kolektiborik gabe geratuko lirateke, zerbitzuak, ostalaritza, soziokomunitarioak…. Bezalako sektore osoak negoziazio markorik gabe eta estatukoaren menpe

Egoera honetan langileok aurrean dugun egoera da , edo erabat desaraututa dagoen eta patronalak agintzen duen lan harreman ereduan sartzen gara edo denontzako izan behar den araututako lan harreman ereduaren alde borroka egiten dugu. LABek argi du zein den bere hautua. Arautu gabeko lan harreman eredu baten enpleguaren galera biderkatuko da, patronalaren txontxongilo hutsak izango gara eta beraiek erabakiko dute zer egin gure soldata eta lan baldintzekin.

Patronalak negoziazio kolektibo desarautu batera eraman nahi gaitu eta honek konfliktibtatea areagotu behar du, gogor borrokatu beharko dugu erabat aldebakarrekoa den lan harreman eredua aldatzeko eta euskal herriko langile guztiek negoziazio kolektiborako eskubidea izan dezaten. Borrokatu enpresetan, sektoreetan eta kalean.

Borroka bidez mugak jartzen ez baditugu Euskal Herriko langileen gehiengo oso bat utziko dugu erreformaren azpian, negoziazio kolektiborik gabe eta guztiz enpresarien menpe. Anbizio handiz jokatzeko unea da, LAB nahiz eta sindikatu txikia izan, horretan ari da. Patronalari boterea borrokatu behar zaio enpresan eta enpresatik kanpo, sektoreetan eta jendartean, iniziatiba hartuz, alternatibak eskainiz eta alternatiba horien mesedetan langileak kalera ateraz, negoziaziorako ahalmena berreskuratzea posible egiteko patronalarekin benetako konfrontazio bat eginez.

Hau ez dute Madrilen egingo, hemen egin behar da, hemengo sindikatuon erantzukizuna da, borrokaren bidez, negoziazio kolektiborako marko propio bat lortu dezakegu. Momentu oso berezian gaude eta gure ustez horrek sindikatu guztion arteko akordioak eskatzen ditu, horretarako egin zuen LABek sindikatuen artean gutxieneko adostasun batera iristeko akordio proposamen bat: herrialdeko markoak blindatzeko, enpresa guztietan minimo hori aplikatzeko, ultraktibitatea jasotzeko, arbitrajerik ez onartzeko proposamena.

Norabide honetan herrialde mailako negoziazioetan proposamenak egin ditugu eta orain beste urrats bat ematera goaz, AKORDIO MARKO SEKTORIALAK irekitzera herrialdeko hitzarmenak estatukoen aurrean babestuak egon daitezen, horretarako aukera juridiko argiak badaude.

Euskal Herriko negoziazio kolektiboa blindatzeko apustua egiten du LABek, argi edukita honen truke ez dugula inolako kontrapartidarik onartuko, negoziazio kolektiboaren joku arauetan onartezinak diren gaietan kontrapartidarik ez duela onartuko akordio interprofesionalaren mahaian egin zuten moduan blindatzearen truke arbitrajea sartu nahian.

LABek, mobilizazio planteamenduak eramango ditu sektore hitzarmenetara eta baita enpresetara ere, mugitzeko garaia iritsi da, hilabete gutxi barru estatuko konbenioen menpe egon nahi ez badugu edota erreformaren beste hainbat ondorio kaltegarri pairatu nahi ez baditugu.

Egun, enpresariak ari dira enpresetako negoziazioen erritmo eta edukiak markatzen. Enpresetako negoziazioetan ere ofentsibara pasatzeko momentua da eta herrialdeko hitzarmenetan egin dugun moduan, patronalak markatzen dizkigun erritmoen zain egon gabe erreforma gainditzeko proposamenak eramango ditugu enpresetara.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Bidegabeko kaleratze batean eragindako kalteak aitortu eta kalte-ordain gehigarria onartzen duen epai aitzindaria lortu dugu

LABek Eibarko Lan-Arloko Epaitegian irabazitako sententzia berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Epai horrek, kaleratzea bidegabetzat jo eta Eibarko Udala kondenatu zuen langilea bere lanpostuan berriro hartzera edo legez dagokion 493,49 euroko kalte-ordaina ematera, sortutako kalte-galerengatik 30.000 euroko konpentsazio osagarria gehituta.

Arabako egoitzetako hitzarmenaren inguruko negoziazioa desblokeatzeko exijitu dugu

Sindikatuak deituta, Arabako Foru Aldundiaren aurrean mobilizazioa egin dute goizean Gasteizen, Gorka Urtarani eta Diputazioari beren ardurei hel diezaieten eskatzeko.

Barakaldoko Udaleko aurrekontuak inolako negoziaziorik gabe onartu izana salatzen dugu

Atal sindikaletik alegazioak aurkeztu zizkioten aurrekontuari, eta horiek negoziazio mahaira eraman ez izana negoziazio kolektiboaren gutxiespentzat jo du.