2026-09-08
HomeEkintza SindikalaLABek eta ELAk EAEko udaletan greba deitu dugu datorren urriaren 8an

LABek eta ELAk EAEko udaletan greba deitu dugu datorren urriaren 8an

Udalhitzeko mahaian eta udaletako negoziazioetan aurrerapausorik ez dagoenez, LABek eta ELAk hasita dugun greba dinamikarekin jarraituko dugu.

Udalhitzeko negoziazioak 2 urte beteko dituenean, garrantzizkoak diren eduki batzuetan nabarmen sakontzea falta da, besteak beste, eros ahalmena berrekuratzeko neurri zehatzetan, euskaraz lan egin eta bizitzeko neurrietan, publifikazioetan azpikontrataturiko langileen subrogazio eskubidean, lanaldia gehiago murriztean eta errelebo kontratuan eta gazteberritze planetan

EAEko udaletan urte asko daramagu lan baldintzak hobetuko dituen akordio integralik gabe eta ondorioz, udaletako langileon lan baldintzak okertzen doaz etengabe. Duela ia 2 urte Udalhitzeko mahaia eratu zen, 2010etik berriztu gabe dagoen akordioa berritzeko. Bitartean, Udalhitzeko lan-hitzarmenetik kanpo dauden udaletako lan-hitzarmenen negoziazioan ere egoera berdina da, eta ez da egon, orokorrean, akordio integral bat lortzeko lortzeko eta lan-hitzarmena osotasunean berritzeko aukerarik.

LABek eta ELAk EAEko udal sektoreak greba eta mobilizazio dinamika bat martxan jarri genuen apiriletik aurrera; 2 orduko lanuzteak eginez apirilean, eta egun osoko 2 greba deituz maiatzean eta ekainean. Balorazio oso positiboa egiten dugu greba dinamika horretaz, udal langileek haien lan baldintzak hemen hobetzeko grina dutelako. Borrokarako prest dagoen kolektibo bat islatu zen data horietan.

Langileek buruturiko greba, lanuzte eta mobilizazio horien ondorioz alderdi politikoek eduki batzuk mahai negoziatzailera eramatea lortu genuen. Baina, zoritzarrez, borrokan dagoen udal sektorearen aldarrikapen asko ez dira oraingoz mahaira eraman. EAJ, EH Bildu, PSE eta alderdi independienteek ez dute gatazka honi eta lan-baldintzen hobekuntza integralari irtenbidea emateko benetako borondatea erakutsi eta orain arte egin diren mahai negoziatzaileetan ez dira behar besteko aurrera pausuak eman.

Hainbat aldarrikapen oraindik ez daude mahai gainean. Besteak beste: azken urteetan galdutako eros ahalmena berrekuratzeko neurri zehatzak, Euskaraz lan eta bizitzeko neurriak, publifikazioetan azpikontrataturiko langileen subrogazio eskubidea, lanaldia gehiago murriztea, errelebo kontratua eta gazteberritze planak Hala, urte eta erdi baino gehiago negoziatzen egon ondoren, ez dira behar besteko aurrerapenak jasotzen Eudel eta alderdi politikoen proposamenetan. Gainera, uztailaren 6an burutu zen azken mahai negoziatzailetik ez dugu edukietan konponbiderako inolako proposamen berririk jaso.

Gauzak horrela, LABek eta ELAk erabaki dugu geldirik ez geratzea. Eudel eta alderdi politikoak mugiarazi behar ditugu, eta uda aurreko hilabeteetan ikusi den bezala, hori soilik greba eta langileen mobilizazioarekin gertatzen da. Ondorioz, urriaren 8an EAEko udal sektorean egun osoko greba deialdia egingo dugu bi sindikatuok.

Bukatzeko, LABetik eta ELAtik zuzenean interpelatu nahi ditugu EUDEL osatzen duten EAJ, EH BILDU, PSE-EE eta Alderdi Independenteak. Bada garaia negoziaziorako borondatea erakusteko eta udal langileen lan baldintzak haien politiken erdigunean jartzeko.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Enplegu zentro berezietan hitzarmen propioaren beharra aldarrikatu eta hemen erabaki nahi dugula adierazi dugu

Langileek zentro hauetako negoziazioa blokeatuta dagoela salatu eta EAErako akordio bat eskatu dute, estatuko hitzarmenaren inposizioa saihesteko.

Gogor salatzen dugu CCOOren eta UGTren traizioa, Bizkaiko garraioko hitzarmena sinatuta prekaritatea iraunarazi eta langileen eskubideak saldu dituztelako

Joan den ostiralean, lan baldintzak hobetzeko beste aukera bat galdu zen Bizkaiko garraioaren eta logistikaren sektorean. CCOO eta UGT sindikatuek aurrera pausorik ez dakarren hitzarmena sinatu dute berriro, ASETRABI-CEBEK patronalaren aurrean belauniko jarriz eta milaka langileren eskubideak salduz.

Suhiltzaile zerbitzuan Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Udalaren koordinazio falta salatzen dugu

Asteburuan zerbitzuko guardia-burua Garberako suhiltzaile-etxeko bere bulegotik kanporatua izan zen.