2026-10-08
HomeEkintza SindikalaBilboko tranbian zezenketen publizitatea jartzea salatu dute Euskotreneko langileek

Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jartzea salatu dute Euskotreneko langileek

Mobilizazioa egin dute Arriaga plazan.

Euskotreneko enpresa batzordeak bere kezka eta erabateko gaitzespena adierazi nahi ditu, aurten ere Bilboko tranbiaren unitateetan zezenketekin lotutako ikuskizunen publizitatea jarri dutelako.

Euskotreneko zuzendaritzari dagoeneko adierazi dion bezala, enpresa batzordeak uste du publizitate mota hau ez datorrela bat enpresa publiko batek erakutsi behar dituen balioekin, ezta Euskotrenek defendatu beharreko gizarte-erantzukizunaren eta herritarrekiko sentsibilitatearen printzipioekin ere.

Horrez gain, zuzendaritzari formalki eskatu dio publizitate hori ez jartzeko, indarrean dagoen edozein publizitate-konpromiso berrikusteko eta etorkizunean zezenketak edo animalienganako tratu txarrak dakarren beste edozein jarduera sustatzen duen publizitate-kanpainarik ez onartzeko irizpide bat ezartzeko.

Mobilizazioarekin, langileek argi utzi dute Euskotrenen irudia horrelako ikuskizunak sustatzeko erabiltzearen aurka daudela argi uzteko. Bere balioekin koherentea den enpresa publikoa nahi dute langileek, jendartearekiko arduratsua eta animalien ongizatea errespetatuko duena.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Euskal Herrian azaroaren 11rako greba orokorra deitzea proposatuko dio bihar bere Nazio Biltzarrari

Eragile sindikal eta sozialekin deialdi bateratuaren alde egindako lanaren ondorioz eta Espainiako Estatuko Maizterren Konfederazioarekin harremanetan egon eta gero, azaroaren 11n etxebizitza eskubidearen eta soldata duinen aldeko greba orokorra antolatzeko erabakia proposatuko dio LABek bere Nazio Biltzarrari bihar arratsaldean.

FVEMi aitzakiak amaitu zaizkio, LABek eta gainerako sindikatuok plataforma bateratua aurkeztu dugu Bizkaiko metalgintzaren hitzarmenean

Gaur Bizkaiko metalgintzaren hitzarmenaren negoziazio-mahaiaren bederatzigarren bilera egin da. Bilera honetan, LABek, negoziazio-mahaian ordezkaritza dugun gainerako sindikatuekin batera, hitzarmenerako plataforma bateratua aurkeztu dugu. Horrekin,...

Osakidetzako langileek elkarretaratzeak egin dituzte lehen arretako zentroetan beren aldarrikapenei erantzungo dieten proposamen zehatzak eskatzeko

Irailaren 30ean egindako bileran, Osakidetzako zuzendaritzak mahai sektorialeko sindikatuoi bidalitako proposamena aurkeztu zigun. Lan Baldintzak Arautzen dituen Akordioaren lehen zirriborroa bat da eta dokumentuak...