2026-10-17
HomeEkintza SindikalaAsedasek, UGTk, CCOOk eta Feticok estatuko esparru-akordioa sinatu dute elikagaien merkataritzan

Asedasek, UGTk, CCOOk eta Feticok estatuko esparru-akordioa sinatu dute elikagaien merkataritzan

Atzo Hego Euskal Herrian eginiko greba eta mobilizazioekin salatzen genuena bete da.

ASEDAS patronalak bultzatutako Estatuko Esparru Akordioaren laugarren negoziazio-bileran, duela hilabete salatzen ari ginena gauzatu da.

CCOOk, UGTk eta FETICO-k patronalari jarritako alfonbra gorriari esker, enpresa handiek beste urrats bat eman dute: etorkizunean lurraldeko hitzarmenak edukiz hustu eta gure lan-baldintzak erabakitzeko ahalmena Madrileko negoziazio-mahai batera eramatea. LABen oso argi daukagu: estatalizazio prozesu orok gure lan-baldintzak prekarizatzen ditu eta erabakiak Euskal Herriko langileen errealitatetik urruntzen ditu.

Ez gara geldirik egongo. Gure eskubideak entregatzen dituztenen aurrean, beti bezala, hemen negoziatzen diren hitzarmenak defendatzen, lan-baldintza duinen alde borrokatzen eta gure etorkizunari buruzko erabakiak hemen har daitezen exijitzen jarraituko dugu.

Eta atzoko greba eta mobilizazio egunarekin berriro erakutsi dugu zein den bidea. %70 inguruko jarraipena izan du grebak, eta argi utzi du Hego Euskal Herriko Elikagai Merkataritzako langileok ez gaudela atzerapausorik onartzeko prest.

Hau ez da hemen amaitu. Hego Euskal Herrian akordio hau ez aplikatzeko borrokan jarraituko dugu. Estrategia berriak garatuko ditugu.

Aurrean izango gaituzte!

Eutsi goiari!

Borroka da bide bakarra!

Hemen lan egin, hemen erabaki!

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Lanuzteak egingo dituzte Bizkaiko Foru Aldundiko eta GUFEko langileek urriaren 21ean, benetako negoziazioa eskatzeko

Urriaren 7ko asanbladan, 400 langile baino gehiagoren babesarekin eta aho batez, plantilla osoak mobilizazioetan beste urrats bat ematea erabaki zuen. Horregatik, urriaren 21ean hiru...

Siemens Gamesaren estatu mailako akordio markoaren aurka egingo dugu, eta Euskal Herriko negoziazio esparruak defendatuko ditugu

Salatu dugu Siemens Gamesak Espainiako Estatu mailako akordio marko bat ezarri nahi duela, Euskal Herriko negoziazio esparru propioak desagerrarazteko arriskua sortuz. Mungia eta Asteasuko...

Azken asteetan EAEko hainbat eskualdetan eskola garraioan izan diren murrizketak salatzen ditugu

2026-2027 ikasturte hasieran eskola garraioaren murrizketen inguruan hainbat eskola komunitatek egindako salaketa publikoek eta abiatutako mobilizazioek agerian utzi dute egiturazko arazoa. Oianguren ikastetxeko komunitateak...