2026-09-14
HomeLan Osasuna IdazkaritzaLan istripuakBelarrondoko bat eta zehapena PAGNAri

Belarrondoko bat eta zehapena PAGNAri

Nafarroako Laneko Ikuskatzailetzak arrazoia eman dio LAB sindikatuari, Pertsonen Autonomia eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren (PAGNA) menpeko zentro bateko langile bati egindako eraso larri baten ondorioz jarritako salaketa dela-eta. Salaketa prebentzio neurriak ez hartzeagatik etorri zen.

San Jose zentroan gertatutako erasoa dela eta, LABek salaketa bat jarri zuen Laneko Ikuskatzailetzan 2018ko azaroaren 4an.
2019ko abuztuaren 12an, Ikuskatzailetzak LABi jakinarazi dio ikuskapen-lanak bukatu dituela eta egiaztatu dela ez-betetze hauek gertatu direla:

• Ez da arriskuen ebaluaziorik egin.
• Beharrezkoak diren prebentzio jarduerak ez dira egin.

Ez-betetze horiek arau-hauste LARRI modura hartzen dira laneko arriskuen prebentzioaren arloan.

Horregatik, Laneko Ikuskatzailetzak proposatu du Administrazio Publikoari errekerimendua egitea segurtasun eta osasun arloko zuzenketa-neurriak har ditzan, eta arau-hausleari prestazio ekonomikoen %40ko ERREKARGUA ezartzen dio segurtasun eta osasun neurririk ez hartzeagatik gertatutako lan istripuan.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Langileen aldeko politiketan suspentsoa atera duela ohartarazi diogu Pradales lehendakariari

Errondaren ekimenari sinesgarritasuna kendu, eta behingoz bizitzaren prekarizazioan sakontzen duten politikak alboratzeko eskatu diogu, politika neoliberalei eustea faxismoarentzat bazka baita.

2026-2027 ikasturtearen hasieran, EHUren azpifinantzaketa eta unibertsitate publikoaren defentsa berriz ere mahai gainean jarri ditugu

EHUko ikasturte hasiera ekitaldiaren harira, LAB, STEILAS, ELA eta CGT/LKN sindikatuok elkarretaratzea eta prentsaurrekoa egin ditugu Gasteizko Letren fakultatean. Aurten ere, 2026-27 ikasturtearen hasieran unibertsitate...

Bizkaiko metal merkataritzan greba egingo dugu urriaren 7an

LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuok agerraldia egin dugu patronalaren egoitzaren aurrean, hitzarmenaren negoziazioaren blokeoa publikoki salatzeko eta, batez ere, greba iragartzeko.