2026-04-21
HomeEkintza SindikalaTaupada-markagailuak erosteko ekarpen ekonomiko garrantzitsu batek amaiera bikaina eman dio LABen eta...

Taupada-markagailuak erosteko ekarpen ekonomiko garrantzitsu batek amaiera bikaina eman dio LABen eta Euskadi-Cubaren elkartasun kanpainari

LAB sindikatuak Kubako osasun-sisteman inbertitzeko 150.000 euroko ekarpen partikularra jaso zuen. Izan ere, LABek, duela gutxi, uharterako funtsak eta osasun materiala biltzeko kanpaina bat egin du, Euskadi-Cuba (elkartasuna) eta Sierra Maestra eta Desembarco del Granma (kubatar emigrazioa) elkarteekin batera.

Aurretik bildutako 17.311,40 euroekin batera, 167.311,40 euro erabili dira guztira Europako hamahiru estatutako elkarte eta GKEen Medicuba-Europa sarearen bidez uharteko pazienteentzako bi ganberako 154 taupada-markagailu erosteko. Erakunde horren helburua zen ganbera bakarreko eta bi ganberako mila taupada-markagailura iristea, horrela herrialdearen defizita estaliz, eta euskal ekarpenarekin helburu hori ia bete egin da. Ganbera bakarreko taupada-markagailu bakoitzak 550 euroko kostua du eta bi ganberako bakoitzak 1.090 eurokoa.

Langileon elkartasunez, blokeoa hautsi! izan zen aipatutako euskal kanpaina solidarioaren leloa, eta, hainbat hilabetez, LAB sindikatuaren hogei egoitza baino gehiagotan eta hainbat ospitaletan sei tona osasun-material bildu ziren, eta bi itsas edukiontzitan bidali ziren uharteko ospitaleetara. 185 kilo medikamentu ere jaso ziren, 36.000 euroko balioa zutenak.

Ekimen hori irailaren 1ean abiatu zen, Ameriketako Estatu Batuen blokeo ekonomiko kriminalari erantzun zuzena emateko. Azken urteotan areagotu egin da blokeoa, beste 243 neurri hertsatzaile onartuta eta Kuba “terrorismoa babesten duten herrialdeen” zerrendan modu zitalean sartuta. Irla itotzeko diseinatutako politika horiek Kubako ospitale eta farmazietako sendagaien oinarrizko zerrenda % 30 eskasera murriztu dute, osasunerako giza eskubidea modu masiboan urratuz. Aipatu politikek irlako petrolio hornikuntza ere zaildu dute.

LAB eta Euskadi-Kubaren oharra 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Maiatzaren Lehena: Gerraren eta bizitzaren garestitzearen aurrean, langileen aldeko politikak aldarrikatuko ditu LABek Nafarroan

Iruñerriko 100 ordezkarirekin batera eta joan den martxoaren 17ko Greba Orokorraren egun arrakastatsuaren ondoren, Imanol Karerra Nafarroako LABeko bozeramaileak nabarmendu du "Langileok eragin" lelopean...

Enplegu Zentro Berezietan lan egiten duten langileen osasunarekin ez jolasteko eskatu die LABek mutualitateei

Joan den ekainaren 16an, Gipuzkoako Batzar Nagusietako Gobernantza batzordeak honako ebazpena onartu zuen: “Gipuzkoako Foru Aldundiak aniztasun funtzionala duten langileak barnebiltzen dituzten lan eta...

Maiatzaren Lehena: gerraren eta bizitzaren garestitzearen aurrean, langileen aldeko politikak aldarrikatuko ditu LABek

26 manifestazio egingo ditu LABek Euskal Herriko eskualde eta hiriburuetan; Baionan eta Maulen intersindikalarekin mobilizatuko da. Deialdi bakoitzeko kide banarekin, 26 lagunekin batera, agerraldia egin...