2026-06-30
HomeIndustriaIndustria KimikoaLABek batasun sindikala eta langileen borroka defendatu du Michelinen aurkeztutako espedienteari aurre...

LABek batasun sindikala eta langileen borroka defendatu du Michelinen aurkeztutako espedienteari aurre egiteko

Atzo Michelingo zuzendaritzak pasa den ostiralean aurketu zuen EEEaren inguruko bigarren bilera egin zen eta bertan bi jarrera ezberdin nabarmendu ziren. LABek EEEa ez duela babestuko adierazi zuen, ekoizpen gora-beherak langileen soldaten bizkar eta diru publikoaren bizkar uztea baitakar. Eta CCOO, UGT eta CSI-F sindikatuek zentroarteko gehiengoa dutela baliatuz espedientea negoziatzeari babesa eman diote soldatak konplementatzea eskatuz.
Gauzak horrela, soldaten konplementazio horren inguruan hitz egiteko bilera bat deitu dute datorren ostiralean Arandan (Burgos).

LAB sindikatuaren jarrera
LABen iritziz Michelin egoera ekonomiko onean dago. Datuek horrela erakusten dute: 2011ean Michelin Taldeak 1.400 milioi euroko irabaziak izan ditu, aurreko urtean baino %39 gehiago eta aurtengo lehen hiruhileko fakturazioa %5 egin du gora. Irabaziak horiek izanik, LABek ez du onartzen zuzuzendaritzak EEE honekin egin nahi duena: bere ekoizpen gora-beherak langileen soldaten bizkar eta diru publikoaren bizkar uztea.

Hau guztia kontuan izanda LABek EEEari aurre egiteko batasun sindikala eta langile borroka beharrezkoa dela defendatu eta espedientea inolaz ere ez duela babestuko adierazi du.


AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Lau elkarretaratze Iruñean, Testak egin nahi duen ariketa espekulatiboaren aurka

Sanduzelai, Arrotxapea Buztintxuri-Artika eta Ipar Etxabakoitzeko bizilagunek, LAB sindikatuarekin batera, lau elkarretaratze egin dituzte aldi berean, Testa funts putrearen jabetzan dauden etxebizitzen egoera salatzeko eta Nafarroako etxebizitza-parke publikoan sartzea eskatzeko.

Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu irakasle zuzentzaileak babesteko eta euskararen kontrako oldarraldia ez elikatzeko

Bide beretik, Hezkuntza Sailari eskatzen diogu egiturazko neurriak ezartzeko ikasle guztiek DBH bukatzean B2 maila eskuratu dezaten eta D ereduan oinarrituriko ikas-eredua orokortzeko.

UGTk EHUko ordezko irakasleen lan baldintza prekarioak betikotu nahi ditu

Salatu egiten dugu ordezko irakasleek pairatzen zuten egoera larria zuzentzeko hartutako erabakiak bertan behera uzteko UGTk hasitako bidea.