2026-10-29
HomeEkintza SindikalaArabako Adinduen Egoitzen eta Etxebizitza Komunitarioen langileak greban

Arabako Adinduen Egoitzen eta Etxebizitza Komunitarioen langileak greban

Arabako adinekoentzako egoitzetako eta etxebizitza komunitarioetako langileak kalera atera dira berriro gaur, azaroak 4, eta bihar 5ean ere aterako dira kalera, bi greba-deialdiren bidez, LABen eta beste sindikatu batzuen deiari erantzunez. 

Sei urte igaro dira Adinduen Egoitzen eta Etxebizitza Komunitarioen langileok gure sektorearentzat Arabako I.Hitzarmena lortzeko borrokari ekin genionetik.

Denbora honetan bitartean, Patronalak garatu duen praktikak langileongan higadura eta etsipena eragitean oinarrituriko estrategia bateri erantzun izan dio. Sektore honen lan-baldintzak hobetzeari dagokienez erabat ganorarik gabekoak izan diren mugimenduak gauzatu ditu, ezinbestekoa den egiten dugun lanarekiko mespretxuzko jarrera adieraziz.

LABetik ozen salatu nahi dugu sektorean egungo lan-baldintzak mantentzeak suposatzen duen arduragabekeria, horrek dakarren kalitatezko zaintza bermatzeko ezintasunari erreparatzen badiogu.

Halaber, LABen, sektoreko emakume langileok zein egoitzetan bizi diren pertsonek pairatzen dugun tratu txarraren iraunkortasuna soilik EAJk eta PSEk osatzen duten Aldundiaren Gobernuaren laguntza eta babesari esker dela posible argi daukagu.

Gehiagora doan zerbitzu publikoen pribatizazioak eta berarekin dakarren ekidinezinezko prekarizazioak inflexio puntu batera garamate.

Araba osoan eta Gasteizen zehazki azken denboran pizten ari diren lan-gatazka ugariek Instituzioen ezgaitasunean eta konplizitatean daukate iturburua. Horrek adierazten digu pribatizazio estrategiaren aurka eta pertsona inplikatuen eskubideak eta bizitza duinak bermatze aldera indarrak batu eta elkarrekin borroka egiteko beharra.

LABen antolatuta gauden emakume langileok mezu garbia helarazi nahi diegu GESCA Euskadi, LARES eta ACRA/ AEZE enpresek osatzen duten Patronalari eta baita herrialdeko Instituzioei ere: ez dugu men egiteko inolako asmorik. Atsedenik hartu gabe jarraituko dugu sektorean ematen den prekarietatearekin amaituko duen herrialdeko hitzarmena errealitate bat izan artean. Eta hori egingo dugu, besterik gabe, ezinezkoa delako 2025ean Araban lanaldi amaigabeekin eta ezinezko ordutegiekin bizitzea, hilean 1.000 euroren truke.

Urteotan LAB sindikatuko emakumeok erakutsitako irmotasunak instituzioek eta patronalak ezarritako blokeo-harresia pitzatzeko erabakiorra izan da. Negoziaketetan sakontzen eta aurrera egiten ahalbidetu du. Negoziatzen eta mobilizatzen jarraituko dugu dagokiguna gurea egin artean. 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Gipuzkoako esku-hartze sozialean negoziazioari bide eman behar zaiola aldarrikatzeko atera gara kalera

Gipuzkoako Esku Hartze Sozialeko langileek beren aldarrikapenak barnebilduko dituen hitzarmena aldarrikatzeko manifestazioa egin dute Donostian. 10 hilabete pasa dira negoziatzen hasi zirenetik, eta Hedatzen patronalak negoziazioa blokeaturik dauka.

Bizkaiko metalgintzako mahaian FVEMek atea itxi dio plataforma bateratuari, eta eskubide murrizketei eusten die

Patronalak sindikatuek planteatutako hobekuntza guztiak baztertu ditu, eta otsaileko proposamenean jasotako atzerapausoek bere horretan segitzen dute. LABen ustez, plataforma bateratua aurkezteko eskakizuna negoziazioa blokeatzen jarraitzeko aitzakia izan da.

UGTk, CCOOk, eta UGTk Sidenorren egindako akordioa baztertzen dugu

Publiko egindako akordioak ez du KPI ere bermatzen. Dirudienez, bilera batek zenbat eta gehiago iraun, orduan eta hobea da akordioa. Agian, presaka negoziatu beharrean, egungo...