2026-01-31
HomeEkintza SindikalaOsakidetzako hautaketa eta hornidura prozesuen egoera negargarria salatu dugu

Osakidetzako hautaketa eta hornidura prozesuen egoera negargarria salatu dugu

Osakidetzako sindikatuok elkarretaratzeak egin ditugu gaur goizean ospitale eta osasun zentroetan, behin-behinekotasun neurrigabea, kudeaketa tresnen pribatizazioa eta horrek giza baliabideen kudeaketa prozesuetan dituen ondorio larriak salatzeko, zerbitzu honetako langileen lana pikutara botaz. Osakidetzak egonkortzeko EPEa 2024ko abenduaren 31 baino lehen ebazteko legezko betebeharra izan arren, 6 hilabete geroago ebatzi gabe jarraitzen du.

Sindikatuok salatu dugunez, gaur egun Osakidetzako plantillari eragiten dioten hautaketa eta hornikuntza prozesu guztiak atzerapenak izaten ari dira, eta kontratazio zerrendetan akatsak daude, kontratuen esleipenari eragiten diotenak. Gainera, horien kudeaketa kaotikoa izaten ari da, eta horrek eragin zuzena du Osakidetzako langileen lan-baldintzetan.

Ā· EPE: egonkortzeko EPEak 2024ko abenduaren 31n amaituta egon beharko luke, legeak ezartzen duen moduan. Sailburuak prozesu berriak iragartzen jarraitzen duen bitartean, plantillaren zati batek oraindik ez daki noiz hasiko den lanean bere lanpostuan, eta plantillaren beste zati batek ez daki noiz amaituko den bere kontratua langile finkoak lanean hasiko direlako.

Ā· Kontratazio-zerrendak: kontratazio-zerrendak kudeatzen dituen tresnaren (Deloitte) pribatizazioak kaosa eragin du zerrenden kudeaketan. Horrek eragin zuzena du kontratazioetan, eta pertsona batzuek eskubidea izango luketen kontratuak galtzea eragiten du. Horri deitzen diote batzuek ā€œlankidetza publiko-pribatuaren onurakā€.

Ā· Lekualdatze-lehiaketa: Osakidetzak denbora darama lekualdatze-lehiaketa prozesurik deitu gabe, Osakidetzaren araudiaren beraren kontra. Gainera, berriki egin direnak kategoria jakin batzuetarako izan dira soilik, eta ez guztietarako.

Hori dela eta, sindikatuok elkarretaratzeak egin ditugu Osakidetzako zentroen aurrean, berehalako konponbideak exijitzeko, behin behinekotasun tasa murrizteko eta prozesu ezberdinen kudeaketa modu eraginkorrean antolatzeko, hori guztia langileen eskubide guztiak bermatuz.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EstaƱos Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako EstaƱos Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen ā€œezkutu sozialaā€ bertan behera utzi dutela salatzekoĀ 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...

LABek adierazten du Udalen sektorerako Udalhitz hitzarmeneko negoziazio mahaia deitu gabe eta blokeatuta dagoela azaroaren 7az geroztik

Udalhitzen blokeoa gainditzeko otsailean hasiko den mobilizazio dinamika bati ekingo dio LABek Urte bat igaro da EUDELen zuzendaritzak sektoreko sindikatuoi dei egin zigunetik eta mahai...