2026-04-28
HomeZerbitzu PublikoakZerbitzu SoziokomunitarioaHitzarmenaren alde mobilizatu dira Gipuzkoako helduen egoitzetako langileak

Hitzarmenaren alde mobilizatu dira Gipuzkoako helduen egoitzetako langileak

LABeko Gipuzkoako helduen egoitzetako langileek auto karabana bat egin dute gaur Oarsoaldean, eta, ondoren, elkarretaratze bat egin dute Oreretako plazan, "Gipuzkoako helduen egoitzetako hitzarmena orain" leloarekin. Hain zuzen ere, urtebete igaro da Gipuzkoako helduen egoitzetako lan hitzarmen berria negoziatzeko mahaiak azken bilera egin zuenetik, eta ordutik ez dugu inolako harremanik izan, ez patronalekin ezta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin ere. Hori dela eta, mobilizazioei ekin diegu irailean, eta horren baitan kokatzen dira gaurko protestak.


 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

[IRITZIA]: Volkswagen Navarrak langileak eta altxor publikoa estutzen ditu kutxa egiteko

Iaz, VW Navarrak aitortutako irabaziak 77,7 milioi eurokoak izan ziren zergen eta inbertsioen amortizazioaren ondoren, aurreko urtean baino 100.000 euro gehiagoko mozkina, orain arte...

Nafarroako arte grafikoen sektoreko lehen lanuzteak jarraipen zabala izan du

LAB, ELA, UGT eta CCOO sindikatuek oso positibotzat jo dute Nafarroako grafikagintzako lan-hitzarmena berreskuratzeko lehen lanuzte deialdiaren jarraipena. Joan den apirilaren 23an, Nafarroako Grafikagintzako Hitzarmena...

LABek adierazten du gaur-gaurkoz ezinbestekoak izaten jarraitzen dutela maiatzaren 14ko eta ekainaren 4ko grebek, Udalhitzeko eta udaletako negoziazioetan eragiteko

Ostiralean EUDELek Udalhitzeko mahaian berrikuntza txiki batzuk aurkeztu bazituen ere, oraindik ez dira guztiz nahikoak. Ostiralean, apirilaren 24an, berriro bildu zen Udalhitz Akordioa berritzeko mahai...