2024-05-05
HomeIrakaskuntzaHezkuntzaBorrokari esker akordioa lortu dugu EAEko irakasleen mahai sektorialean

Borrokari esker akordioa lortu dugu EAEko irakasleen mahai sektorialean

Gure afiliatuek ontzat eman eta berretsi egin duten akordioak bi garaipen dakartza: alde batetik, azken urteotako murrizka latzei buelta ematen hastea; bestaldetik, lan hitzarmen berria garatzeko abiapuntu sendoa.

Lehenik eta behin, LAB sindikatuak zoriondu egin nahi ditu azken urteotan Hezkuntza Publikoa eta lan baldintzak hobetzearen aldeko mobilizazioetan parte hartu duten langile guztiak eta, bereziki, LABeko afiliatuak.

Irakasleok burututako elkarretaratze, asanblada, mobilizazio eta greba guztiek ekarri dute lortu dugun akordioa. Kalean ez ezik mahai negoziatzaileetan eta Hezkuntza Sailarekin zuzenean izandako bileretan ere borrokatu dugu.

Gure afiliatuek ontzat eman eta berretsi egin duten akordioak bi garaipen dakartza: alde batetik, azken urteotako murrizka latzei buelta ematen hastea; bestaldetik, lan hitzarmen berria garatzeko abiapuntu sendoa.

LABek argi izan du beti borroka ezinbesteko tresna dela helburuak lortzeko eta irakasleon kolektiboan ere, Hezkuntzako laboralen kolektiboetan bezala, bere emaitzak eman ditu.

Euskal eskola publiko komunitarioaren bidean, hezkuntza burujabea iruten!

Hauek dira lorpenak:

18-19 ikasturte hasieratik

-Ordezkapen guztiak lehen egunetik

-Baja egoera guztietan %100eko soldata

-Karrerako funtzionarioek irakastorduen 1/3eko murrizketa 60 urtetik gora. Ordezkapenarekin. Behin behinekoen kasuan, bihartik aurrera eta 6 hilabeteko epean negoziatuko da zein baldintzetan aplikatuko den.

-LEP deialdia: 1.800 lanpostu maisu-maistren kidegoan eta 95 irakaskuntza espezializatuetan (hizkuntz eskolak, musika kontserbatorioak, …)

-Haur eta Lehen Hezkuntzako zerrendak ireki eta irekita mantendu (2020rako zerrenda guztiak irekita)

-Seme-alabak zaintzeko eszedentzia behin behineko irakasleek, funtzionario karreradunen termino eta baldintza berberetan aplikatuko zaie, ikasturte osoko plaza betetzen ari badira

-Bateragarritasuna: Jardunaldi partzialak beste lanpostu batekin osatzeko aukera egongo da.

-Irakasle gehigarriak behar gehien dagoen zentroetan:
• Haur Hezkuntzan: 3 urteko geletan, gela guztien bataz besteko ratioa 20tik gorakoa denean.

1-2 talde: irakasle erdia
3-4 talde: irakasle 1
5etik gora: Irakasle 1 eta erdi

• Lehen Hezkuntzan: Hezkuntza Beharren Indizearen (HBI) arabera
Indize oso altuko ikastetxeetan (gaur egun 41 ikastetxe) irakasle 1 lerroko. Indize altuko ikastetxeetan (gaur egun 83 ikastetxe) irakasle erdia lerroko.
• Bigarren Hezkuntzan: HBIren arabera irakasle gehigarriak gai tronkalak bikoizteko 1. eta 2. mailetan indize oso altuko ikastexeetan (21 ikastetxe)
• Lanbide Heziketan
Euskalduntze plana: 78 lanpostu gehiago 2020 urtera bitartean

19-20 ikasturtean

-LEP deialdia: Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketa irakasle teknikoak 850 lanpostu inguru.

-Irakasle gehigarriak Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan Hezkuntza Beharren Indizearen (HBI) arabera

Mahai teknikoetan sindikatuekin adosteko

-Langileen eta zentroetako plantillen egonkortasuna:
• Kontsolidazio prozesuak egiteko aukera aztertu unean indarrean dagoen araudiak horretarako utz dezakeen edozein zirrikitu baliatzeko asmoarekin
• Oposizio eredua (nota gordetzea, azterketa mota, …)
• Bitartekoen kontratazio eredua aldatzea (LEP artekoak,…)
• LEP eta lekualdatze prozesuen maiztasuna berraztertzea

-Hezkuntza Beharren Indizearen aplikazioa eta baliabide gehigarrien azterketa

-Administrazio-langileak ezartzea HH eta LHko ikastetxeetan

-Ikasle errepikatzaileak ratioetan zenbatzeko prozedura zehaztu

-Baliabide gehigarriak: Premia plana, liburutegien arreta, psikologoak, aholkulariak, euskara indartzeko irakasleak, etab. Baliabide gehigarri hauen inguruko mahai teknikoa garatzea

-Ordezkoen zerrendak: zonaldekako sistema eta kudeaketa telematikoa aztertu. Kandidatoen agindu berria landu
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Endanea Gardenen greban gaude, ez baitugu mehatxurik onartuko

Hondarribiako Endanea Garden enpresako langileak greban daude gaurtik (maiatzak 3) igandera arte. Hilabete daramate mobilizazioak aurrera eramaten eta enpresak, horiei kasu egin eta dagokion erantzukizuna bere gain hartu ordez, jazarpena darabil langile hauen kontra.

60 erakunde sozial eta sindikal baino gehiagok bat egin dute maiatzaren 11ko mobilizazioekin

Maiatzaren 11n manifestazioak egingo dira Bilbon eta Iruñean bidezko trantsizio ekosoziala aldarrikatzeko, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak, Emakumeen Mundu Martxak eta Gune Ekosozialista erakunde ekologistak deituta. Manifestazioak 12:00etan abiatuko dira Gaztelu plazatik Iruñearen kasuan eta 17:00etan Jesusen Bihotza plazatik Bilbon. Gainera, mobilizazioen aurretik, borrokak partekatzeko topaguneak antolatu ditugu, gizarte-kolektiboen azokekin eta zuzeneko irratsaioekin, kolektiboei egindako elkarrizketekin eta mahai-inguruekin. Iruñean 10:00etan izango da Gaztelu plazan eta Bilbon 12:00etatik aurrera Areatzan.

Estaturik gabeko nazioetako sindikatuen plataformak fase berri bat ireki du Iruñean

Gaur maiatzak 2, LABek Iruñean duen egoitzan Estaturik gabeko nazioetako sindikatuen bilera egin da, bertan LAB-ez gain Kortsikako STC, Aostako SAVT, Kanakiako USTKE, Bretainiako SLB, Sardiniako CSS, Intersindical Catalana eta Galiziako CUTek parte hartu dutelarik. Telematikoki Intersindical Canariak, Guadalupeko UGTG eta Martinikako UGTM ere bileran egon dira.