2026-05-04
HomeEkintza SindikalaGrebekin jarraitzen dute Tolosako Asuncion Klinikako langileek, hitzarmenaren negoziazioaren blokeoaren aurrean

Grebekin jarraitzen dute Tolosako Asuncion Klinikako langileek, hitzarmenaren negoziazioaren blokeoaren aurrean

Maiatza hasieran eskatu zioten Asuncion Klinikako langileek bertako zuzendaritzari langileen erosahalmena bermatu eta euren lanaldia murriztuko dituen hitzarmena negoziatzea. Honetan aurrera pausurik egon ez denez, maiatzaren 8an eta 9an ekin zieten grebei, eta gaur egin dute hirugarren eguna. Beste zazpi greba egun ere deitu dituzte, maiatzaren 18an, 19an, 22an, 23an, 29an, 30ean eta 31n.

Mobilizazioak ere ari dira egiten. Horrela, Tolosako udaletxea eta Asuncion ospitalearen aurrean elkarretaratze bana egin dute gaur goizean, eta arratsaldean, kotxe-karabana egingo dute, Usabaletik abiatuta.

Langileek ospitaleko zuzendaritzaren jarrera salatzen dute: “Ez du ezertarako borondaterik, eta mahaiak blokeatuta jarraitzen du”, adierazi dute.

Ezarri dizkieten gutxieneko zerbitzuak gehiegizkoak direla gaineratu dute, hauek salatzeko asmoarekin batera. Euren esanetan, “asteburu honetan bertan gutxieneko zerbitzuetan baino erizain gutxiago egon da lanean planta batean”.

Era berean, salatu dute komunikabideen bidez ezagutu dituztela Plan Funtzionalaren inguruko azken berriak.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Saif Abukeshek eta Thiago Ávila aske! Global Sumud Flotillaren aurkako errepresiorik ez!

Komunikatu hau sinatzen dugun sindikatuok Israelek nazioarteko uretan Global Sumud Flotillaren aurka egindako erasoak salatzen ditugu, zeinak oso larritzat jotzen ditugun, giza eskubideak eta...
00:02:45

[ARGAZKI GALERIA]: Birbanaketa politikak eta langileen aldeko neurriak aldarrikatu ditugu Euskal Herri osoan egindako 26 manifestaziotan

Eskualdez eskualde mobilizatu da sindikatua Maiatzaren Lehenean, etxebizitza eskubidearen, kalitatezko zerbitzu publikoen eta soldata nahiz pentsio duinen aldarrikapenak ardatz hartuta.
00:13:27

Garbiñe Aranburu: “Inor atzean ez uztea da faxismoaren eta oldarraldi atzerakoiaren aurrean eman dezakegun erantzunik hoberena”

Langileok eragin da aurtengo leloa. Eragiten ari gara. Gaur berriro Euskal Herri osoan kalean gara, eskualdez eskualde. Aipamen berezia Ipar Euskal Herriko gure kideei. Urteetako lan nekaezinak emaitzak eman ditu, eta intersindikaleko sindikatuekin batera Baionan eta Maulen ere mobilizatu gara.