2026-06-17
HomeZerbitzu PribatuakMerkataritzaOrdutegiak zabaltzearekin prekarietatea areagotuko dela salatu dute Merkataritza arloko hainbat eragilek

Ordutegiak zabaltzearekin prekarietatea areagotuko dela salatu dute Merkataritza arloko hainbat eragilek


Merkataritza sektorean lan egiten duten hainbat eragilek agerraldia egin dute gaur Bilbon; LABek, barne. Hain zuzen ere, joan den abenduko Auzitegi Konstituzionaleko autoak Madrildik inposatutako neurriak betetzera behartzen ditu merkatariak, eta hainbat sindikatuk eta merkatari eta kontsumitzaile elkartek salatu dute ordutegi komertzialaren malgutzearekin lan baldintzak are eta gehiago okertuko direla.

Hauxe da gaurko agerraldian irakurritako adierazpena: 

Pasa den abenduko Auzitegi Konstituzionaleko autoak EAEko araudian Madriletik inposatutako 2012ko dekretua betetzera behartzen du.

Dekretu honek, batez ere 3 neurritan eragiten digu larriki:
1) Komertzioek beherapen eta deskontuak urte osoan ezartzeko aukera.
2) Ordutegi komertzialaren handitzea, 72tik 90 ordura pasatuz.
3) 150 metro karratu baino gehiagoko komertzioek irekitzeko aukera duten jai- egunak 8tik 10era pasatuko ziren.

Eraso honen aurrean, Euskal Autonomi Erkidegoko Merkataritzako sektorean inplikatutako alde ezberdinak bildu gara, sindikatu, merkatarien elkarte eta kontsumitzaileen elkarteak: Euskaldendak eta; EKA eta EKE kontsumitzaileen elkarteak eta ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuak.

Ondorengoa adierazten dugu:

1. Argi gelditzen dela Autonomi Estatutuak, Madrildik inposatutako erabaki zentralisten menpean baldintzatua jarraitzen duela.

2. Beherapen garaien liberalizazioa merkatal zentro handi eta kateen onurarako soilik dela, merkataritza ertain eta txikia larriki kaltetuz, prezioen politika eta handien eskaintza iraunkorrekin ezin direlarik lehiatu.

3. Era berean, merkataritzako ordutegi eta irekitzeko aukera ematen zaien jai-egun kopuruaren handitzea kaltegarria da ondorengoentzat:
-Merkatari txiki eta ertainak: Handiekin lehiatzeko egun eta ordu gehiago irekitze beharrak esfortzu gehiago exigitzen die eta ez etekin handiagoa.
-Langileak: Ordutegi komertzialaren malgutzeak lan-baldintzak are gehiago prekarizatzea ekarriko luke eta kontziliazioa ezinezkoa gertatuko zen. Izan ere, praktikan, kate handiek kontratazio berririk ez eta egungo langileen lan-zama handitzen dute, lanaldi berdinean gehiago lan egitera behartuz edo aparteko orduak erabiliaz. Beraz, neurri hauekin suntsitzen den enplegua sortzen dena baino handiagoa da.
-Kontsumitzaileak: EAEko ordutegi komertziala behar bezain zabala da kontsumitzaileon beharrizanak asetzeko. Merkataritza txiki eta ertainen jeitsierak produktuen homogenizaziora eramango gintuzke, eskaintzaren dibertsifikazioa gutxituz, eros aukera gutxiago izango genukeelarik.

Merkataritza zentro handien jabeen eskaerak asetzen dituen modelo kontsumista eta prekario batetara eraman nahi gaituzte, beraz gizarte osoari eta batez ere merkatariei, arduraz joka dezatela eskatzen diegu, orain arte mantendu dugun ereduaren alde eginez. Inposatu nahi dizkiguten neurriek ez diote inolako mesederik egiten merkataritzako sektoreari.

Azkenik, instituzioei, igande eta jai-egunetan merkataritza itxita egotearen alde egin dezaten eskatzen diegu eta ez dezatela alde-biko azpi-jokorik egin, konpetentziak errekurrituz Madrildik ezarritako irizpideen aplikazioa ziurtatzen dutelarik, Bilbo edo Donostia bezalako hiriburuetan EAJk ezarritako Zonalde Turistikoen kasuan gertatzen den bezala.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Lanuztea Bizkaiko Foru Aldundian: 600 pertsona baino gehiago mobilizatu gara akordio eta hitzarmen berri baten alde eta telelanaren alde

Gaur, ekainak 17, Bizkaiko Foru Aldundiko langileek bi orduko lanuztea egin dute Langileen Batzordeak eta Enpresa Batzordeak deituta, ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuen babesarekin.

Mobilizazioak egin ditugu elikagaien merkataritzako tokiko hitzarmenak defendatzeko

Patronalak eta banaketa kate handiek bultzatutako ekimenak Hego Euskal Herriko elikagaien merkataritzan adostutako lan baldintzak mehatxatzen dituela salatu dugu. Gaur mobilizazioak egin ditugu Hego Euskal...

Hezkuntza komunitateak Gimeno kontseilariaren kargugabetzeari emandako babes masiboa erregistratu dugu

Hezkuntza komunitatea osatzen duten ia 1.900 lagunen sinadurak aurkeztu ditugu LABetik, eta Chivitek fitxarik mugitzen ez badu, irailean mobilizazioei berriz ekingo diegula iragarri dugu.