2026-11-04
HomeZerbitzu PublikoakPostaCorreosen egingo den enplegua kontsolidatzeko EPEak ez du enplegu-suntsiketa geldituko

Correosen egingo den enplegua kontsolidatzeko EPEak ez du enplegu-suntsiketa geldituko

Igandean, azaroaren 27an, Correoseko enplegua kontsolidatzeko Enplegu Publikoaren Eskaintzako azterketa egingo da, Estatu osoko 1.606 lanpostu betetzeko. LABetik salatu nahi dugu EPE honek ez duela enplegu suntsiketa murrizten eta ez duela 8.000 ebentual egotea galeraziko, iraupen eta baldintza aldetik guztiz prekarioak diren kontratuekin.

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Errioxan onartutako 5.132 pertsonek Barakaldoko BECen egingo dute azterketa eta 76 lanpostu betetzeko aukera izango dute: 35 Araban, 11 Bizkaian, 15 Gipuzkoan eta 12 Nafarroan.

Hautaketa sistemak zehazten du azterketak puntuazio osoaren %61 suposatzea eta deialdia barematutako beste merituek puntuazioaren beste %39a. Momentu ona da Correoseko enpleguaren garapenaren balantzea egiteko: 10 urte baino gutxiagotan, 66.462 langiletatik 51.383tara pasatu da. Hauen %20a aldi baterako langileak dira, gehienak oso egun gutxitako kontratuekin. 15.000 lanpostutik gora amortizatu da. Egungo deialdiak 1.606 plaza kontsolidatuko ditu, kendu diren lanpostuen %10. Aurten enpresak amortizatu dituen lanpostuak baino gutxiago.

LABetik, Correoseko enplegu finkoa sistematikoki suntsitzeko dinamika obsesiboa salatzen dugu eta dagoen aldi-baterakotasun itzela, posta zerbitzuak modu nabarmenean kaltetzen dituena. Gainera, aldi baterako kontratuek iraupen laburragoa dute eta lanaldi murritzagoekin bete ohi dira. Correoseko enpleguaren prekarizazio azkarra nabarmentzen duten datuak dira.

EPE honek ez du enplegu suntsiketa murrizten eta ez du 8.000 ebentual egotea galeraziko, iraupen eta baldintza aldetik guztiz prekarioak diren kontratuekin.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Navarrabiomed – Miguel Servet Fundazioko plantillak bertan behera utzi ditu greba eta mobilizazioak, Osasun Departamentuak jakinarazitako aurrerapausoak direla-eta

Joan den ostegunetik, gure hitzarmen kolektiboaren aplikazioaren inguruan Osasun Departamentutik jakinarazi zizkiguten aurrerapausoak eta albisteak ezagutu ondoren, Navarrabiomed - Miguel Servet Fundazioko langileok erabaki dugu garatzen ari ginen greba eta mobilizazioak bertan behera uztea.

Udaltzain batzuk Intxaurrondon jasotako formakuntza ikertzeko eta berriro halakorik ez dadin gertatu eskatzen dugu

Gipuzkoako hainbat udaltzaingotako agenteek Intxaurrondoko kuartel nagusian, Gipuzkoako Guardia Zibilaren Komandantziaren egoitzan, egindako prestakuntza-ikastaro batean parte hartu izana salatzen dugu.

Etxebizitzarako eskubidea bermatu dadin, hiru eraldaketa eta sei ekintza lerro proposatu ditugu

Etxebizitza langileen eta herritarren beharren arabera antolatzeko, parke publikoa ardatz duen planifikazioa egin behar da; etxebizitza politiketan eman beharreko eraldaketak kapitalaren irabazi espekulatiboen bidez ordaindu behar dira; eta, jarduera espekulatiboak debekatuz, negoziorako erabiltzen diren etxebizitzak berreskuratu behar dira.