2026-07-01
HomeIrakaskuntzaSukalde eta garbitzaileakGarbitasuneko langileek lan baldintza duinak aldarrikatu dituzte

Garbitasuneko langileek lan baldintza duinak aldarrikatu dituzte

EHU eta Hezkuntza Saileko zentroetan azpikontratatutako garbitasuneko langileek lan baldintza duinak aldarrikatu dituzte gaur burutu duten elkarretaratze batean. Hain zuzen ere 2014ko abenduan amaitu zitzaien hitzarmena eta bilera ugari egin ondoren negoziaketa erabat blokeaturik dago. Langileek lan duina eta eros-ahalmena berreskuratzea aldarrikatzen dute.


EHU eta Hezkuntza Saileko zentroetan azpikontratatutako garbitasuneko langileek lan baldintza duinak aldarrikatu dituzte gaur burutu duten elkarretaratze batean. Hain zuzen ere 2014ko abenduan amaitu zitzaien hitzarmena eta bilera ugari egin ondoren negoziaketa erabat blokeaturik dago. Langileek lan duina eta eros-ahalmena berreskuratzea aldarrikatzen dute.

ELA, UGT, LAB, ESK eta CCOOen oharra:

ELA, UGT, LAB, ESK eta CCOO sindikatuok, EHU eta Hezkuntza Saileko zentroetan azpikontratatutako garbitasuneko langileok dugun egoera azaldu nahi dizuegu.

Hitzarmena 2014ko abenduan amaitu zen, 2015an negoziaketa hasi genuen eta bilera askoren ondoren, negoziaketa erabat blokeatuta dago.

Gure aldarrikapen nagusiak hauek dira: soldata igoera eta lanaldi partzialeko kontratuak osatzea. Nagusiki emakumez osatutako sektorea da gurea eta kontratu gehienak partzialak eta prekarioak dira.

Aurreko hitzarmenak, krisiak erangindako testuinguruan, %1ko soldata-igoera izan zuen 5 urtetan eta ondorioz, %8,4ko eros-ahalmena galdu da. Hitzarmen honetan, soldatak izoztu nahi dituzte berriro eta kontratu partzialak kontsolidatu.

2016ko apirilean, garbiketako esleipen berria egin zen Hezkuntzako zentroetan. Enpresek prezioak bota dituzte (%20 arte). Guzti honek Euskal Jaurlaritzaren onarpena izan du.

Jaitsiera honek, lan baldintzak gehiago okertu ditu. Ez da ordezkapenik egiten, denbora berean lan gehiago eskatzen da, langileak kaleratu dira, etab.

Lan duina aldarrikatzen dugu eta galdu dugun erosmen ahalmenaren zati bat berreskuratzea.

Greba eskubidea, oinarrizko eskubidea da eta greba komitea osatuko da berme guztiekin bete dadin. Greban dauden langileak ordezkatzeagatik zigor larriak daude.

Gerta daitezkeen kalteak sentitzen ditugu baina zuen babesa eskatzen dizuegu jasaten ari garen lan egoera konpondu dadin ahal den azkarren akordioa lortuz.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

ECS Mobilityri ohartarazten diogu zigorgabetasunak ez duela betiko iraungo

Lebarion, Zaldibarren eta Ermuan lantokiak dituen enpresa horretako langile askoren artean kezka sakona sortzen duen egoera bat gertatzen ari da azken hilabeteotan enpresak aurrera eraman duen politika dela eta: kaleratze selektiboak, hitzarmen kolektiboaren hainbat atal behin eta berriz ez betetzea, lan-baldintzak okertzea eta langileen artean ziurgabetasun eta presio giroa eragin duten erabakiak.

Lau elkarretaratze Iruñean, Testak egin nahi duen ariketa espekulatiboaren aurka

Sanduzelai, Arrotxapea Buztintxuri-Artika eta Ipar Etxabakoitzeko bizilagunek, LAB sindikatuarekin batera, lau elkarretaratze egin dituzte aldi berean, Testa funts putrearen jabetzan dauden etxebizitzen egoera salatzeko eta Nafarroako etxebizitza-parke publikoan sartzea eskatzeko.

Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu irakasle zuzentzaileak babesteko eta euskararen kontrako oldarraldia ez elikatzeko

Bide beretik, Hezkuntza Sailari eskatzen diogu egiturazko neurriak ezartzeko ikasle guztiek DBH bukatzean B2 maila eskuratu dezaten eta D ereduan oinarrituriko ikas-eredua orokortzeko.