Etiquetak Sukalde-eta-garbitzaileak

Etiketak: sukalde-eta-garbitzaileak

Hezkuntza Saileko sukalde eta garbiketako mahaitik altxatu gara, inposaketa eta negoziazio...

Administrazioak Hezkuntza Saileko sukaldeko eta garbiketako langileen merezimendu-lehiaketaren oinarrien behin-betiko proposamena bidali zigun, eta gaurko mahai- negoziatzailean ez direla oinarriak negoziatuko adierazi zuen. Aurkeztutako oinarriak aplikatzeko akordioa sinatzeko prest gauden ala ez galdetu zaigu, langileen ordezkarien onespena eta sinadura lortu ezean hasierako proposamenean aurkeztutako oinarriak aplikatuko direla esanez.

Elkarretaratzea egin dugu Lakuan eskola-jangeletan negoziazioa eskatzeko

Mobilizazioa egin dugu Hezkuntza Sailari eskatzeko 2000ko martxoaren 22ko Agindua aldatzeko, eskola-jantokiak arautzen dituena, eta baita eskola-jangelen funtzianamenduaren inguruko zirkularra aldatzeko ere.

EAEko Hezkuntza Saileko sukaldari eta garbitzaileen kontsolidazioa exijitzea eta hitzarmen berria...

ELA, CCOO eta UGT sindikatuek indarrak batu dituzte langile kolektibo feminizatu, prekarizatu eta adindu honen lan-baldintzak hobetu ahalko lituzkeen prozesua blokeatzeko.

Garbitzaile eta sukaldarien ordezkapenak bete gabe jarraitzen du EAEko Hezkuntza Sailak

Egoera ahalik eta lasterren konpontzea exijitzen dugu. Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuari ardurak bete eta erantzukizunez joka dezala eskatzen diogu.

Eskoletan lanaldi jarraia ezartzeak jantokietako ehunka emakume langile kalean utziko dituela...

Egoera honekin atzera egiten ez bada, etorkizunean mobilizazioak egingo dira sektoreko greba egiteari utzi gabe.

Salatzen jarraitzen dugu EAEko Hezkuntza Saileko sukaldari eta garbitzaileen ordezkapenak ez...

Maiatzaren 6an egin genituen elkarretaratzetan eta ostean EAEko Hezkuntza Sailarekin izandako bileretan sukalde eta garbiketako langileen ordezkapenak ez direla betetzen salatu dugu. 15 egun geroago egoerak okerrera egin du, batez ere Bizkaia eta Gipuzkoako eskoletan.

Hurrengo ikasturtean Nafarroa Garaiko ikastetxe guztietan eskolaldi jarraia nahitaez ezartzeko Hezkuntza...

Kolektibitateetako langileek ez dakite zer gertatuko den beren lanpostuekin. Sektorean Enplegu Erregulazio Espediente masiboa izateko aukera handitu egiten da.

EAEko Hezkuntza Saileko sukaldari eta garbitzaileen beharrak kontuan hartuko dituen lan...

Bilbo eta Donostiako Jaurlaritzaren ordezkaritzetan elkarretaratzea gauzatu dugu, Hezkuntza saileko sukaldari eta garbitzaileen lan hitzarmenaren negoziazioa seriotasunez har dezaten eskatzeko. Egun indarrean dugun Sukaldari eta Garbitzaileen lan hitzarmena 2009koa da.

Laudion, Hezkuntza Saileko sukaldari eta garbitzaileen kolektiboan egondako lan-istripu larria salatu...

Ostiralean jakin genuen langile bati bihotzekoak eman ziola. Larri dagoen langileari elkartasuna eta babesa adierazi nahi diogu. Laudioko ikastetxe publikoan gertatu da. Ez zaigu ahaztu behar, besteak bete, asteburuan beste lan-istripua egon dela Derioko GUFEko egoitza batean, non langilea bihotzekoa jota hil egin den.