2026-07-24
HomeZerbitzu PribatuakMerkataritzaPrekarietatea eta lan-baldintzak okertzea daude El Corte Ingleseko itzelezko irabazien atzean

Prekarietatea eta lan-baldintzak okertzea daude El Corte Ingleseko itzelezko irabazien atzean


Pasa den abuztuan argitaratutako datuen arabera, El Corte Inglés-ek 158 miloi eurotako mozkinak irabazi zituen 2015ean (aurreko urtean baino %34 gehiago). Irabaziok ez datoz zerutik. Izan ere, langileok aspaldi nabaritu dugu mozkinak handitzen direla gure lan-baldintzak kaskartzearen kontura. Egoera gero eta larriagoa da.

Honen adibide argia El Corte Ingles-eko plantilan gero eta langile gutxiago garela da, lan berdina edo gehiago eginez eta soldata eta lan-baldintzak urterik urtera kaskartuz. Lan karga hauek, askotan, goizaldeko 02:00ak arte lanean egotea ekartzen dute. Kasu batzuetan 48 orduren barruan 21 orduz lan egin duten langileen kasuak ditugu, lanaldi luzatzeak eta inbentarioak egin beharra batzen baitira. Horrela, legea urratzen du El Corte Ingles-ek, bete beharreko lanaldien arteko 12 orduko tartea errespetatzen ez delarik. Honek, kalteak eragiten ditu bai osasunean eta langileen poltsikoetan, enpresak ez baitu ordaintzen ordu horietan etxera itzultzeko garraioaren “gain-prezioa”.

Argi dago gainera, langileon lan-baldintzak kaskartzen dituzten neurriak hartzen jarraituko dutela, beraien mozkinak ahalik eta puztuenak izateko helburuarekin. Honen beste adibide argia, Bilboko zentroak udaberrian egin zuen kanpaina da, 1.340 langilek jubilazio planak onar ditzaten konbentzituz. Horren atzean estalitako Enplegu Erregulazio Espediente bat zegoela esan genezake. Honen bidez suntsitu egin du enplegua Bilboko El Corte Inglesek, kontratazio berririk gabe eta plantilan jarraitzen duten langileen lan-karga handituz. Lantaldearen gaztetzea bezala saldu zutena, enpleguaren suntsiketa izatera pasatu da.

El Corte Ingles-en mozkinen atzean dagoena salatu nahi dugu, zifra izugarri hauek langileak esplotatu eta gure lan-baldintzak prekarizatzearen ondorio baitira.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Ez dugu sinatu Gipuzkoako pastelgintzaren eta gozogintzaren hitzarmen kolektiboaren aurreakordioa

2024-2026 iraunaldia izango duen akordioak ez die erantzuten sektoreko langileen benetako beharrei, eta ez ditu behar bezala jasotzen negoziazioan planteatutako aldarrikapenak.

Enpresak negoziaziorako borondaterik erakusten ez duenez, greba mugagabeak aurrera jarraitzen du Bergarako eta Zarauzko IAT zerbitzuetan

Lan Harremanen Kontseiluan eginiko bileran ITASUAk negoziazioak desblokeatzeko baldintza gisa jarri du greba bertan behera uztea, eta halakorik ez dute onartu langileek. Langileen ordezkariok...

Gasteizko Mercedesen erreta gaude!

Mercedesek tenperatura altuekiko duen jarrera publikoki salatu nahi dugu, langileen osasuna arrisku larrian jartzen baitu.