2026-09-25
HomeNazioartea IdazkaritzaElkartasunaElkartasuna adierazten diegu bortizki erreprimitutako Mexikoko CNTEko irakasle eta oaxacar herriari

Elkartasuna adierazten diegu bortizki erreprimitutako Mexikoko CNTEko irakasle eta oaxacar herriari

LABek elkartasuna adierazi nahi die ekainaren 19an bortizki erreprimituak izan ziren Hezkuntz sistema publiko aren alde borrokan dauden Mexikar CNTEko irakasleei, bereziki SNTEko Sección 22 eta Oaxacar herriari.

Ekainaren 19an milaka irakaslek oaxacar estatuko Nochixtlan hirian inposatu nahi dieten Hezkuntz sistemaren erreformaren aurkako mobilizazioetan parte hartzen ari ziren. Mexikar Gobernu buru den Peña Nietok gutxiengo baten interesetan eginiko Hezkuntz Sistemaren erreforma inposatzea nahi du. Erreforma honen aurkako mobilizazioetan parte hartu izanagatik ehundaka irakasleren kaleratzeen aurka ere mobilizatzen ziren.

Ekainaren 19ko gauean Estatuko polizia eta polizia federala irakasleen mobilizazioa desegiten saiatu ziren. Desegite saiakera honen emaitza 8 hildako, ehundaka zauritu eta 22 desagertu dira. Indar errepresiboek onartuta ez dituzten arma automatikoak erabili zituzten.

LABek kezka adierazi nahi du mexikar herriaren aurka erabiltzen den errepresio sistematikoarengatik. Mexikar gobernuari, herriaren eta irakaskuntzako langileen aurka erabilltzen diren errepresio sistematiko eta etsaitasun ekintzei amiera emanteko dei egiten diegu. Mexikako gobernuak Giza Eskubideak errespetatu eta bermatu behar ditu, adierazpen askatasuna, libre mugitzeko askatasuna, eta Hezkuntza sistema publiko baten alde borrokan daude irakasleen lan eta sindikatzeko eskubideak barne.

Gogoan dugu Guerrero estatuko Igualan gertatutakoa. Gertakari hau Mexikar Estatuaren errepresio makinaria nora iris daitekenaren erakuslea da. Ezin dugu onartu gertaera hauek behin eta berriro errepikatzea, bidegabekeria eta inpunitatez.

Guzti honegatik LABek elkartasuna eta sostengua adierazi nahi die Hezkuntz sistemaren pribatizazioaren aurka burrukan dabiltzan irakasle eta mexikar herritarrei.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Udalhitzeko negoziazioari atea itxi diote EAJk eta PSEk, EHBilduk negoziatzen jarraitzeko borondatea agertu duen bitartean

Urriaren 8ra bitarteko epea daukate edukiak ekarri eta langileen ordezkariekin adosteko. Bestela, udal sektore osoak grebara joko du.

Greba mugagabean dauden ITASUAko langileei babesa erakusteko manifestazio jendetsua Bergaran

Dagoeneko 77 egun daramatzate greban Zarauzko eta Bergarako Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren (IAT/ITV) zerbitzuko beharginek, eta enpresa mugiarazi eta negoziazioaren blokeoa eten arte borrokan segitzeko...

LABek eta ELAk bilera eskatu diogu Pradales lehendakariari, 1.500 euroko gutxieneko soldataren alde patronalari aurre egin diezaion eskatzeko

Gutxieneko soldata Hego Euskal Herrian erabakitzearen aldeko 145.000 sinadura jaso eta greba orokor arrakastatsu bat egin ondoren, LABen eta ELAren iritziz Eusko Jaurlaritzak ezinbestean gizartearen nahiari bide eman beharko lioke eta Imanol Pradales lehendakariak lidergo argia erakutsi beharko luke patronalaren zein PSE-EEren eta EAJren betoa gainditzeko.