2026-11-20
HomeNazioartea IdazkaritzaBateragune AuziaRafa Diezen askatzea eskatzeko ekimen irekia ekainaren 30ean Bartzelonan

Rafa Diezen askatzea eskatzeko ekimen irekia ekainaren 30ean Bartzelonan

Ciemen eta Intersindical-CSCk antolatuta eta "Sindikalista i arquitecte de la pau. Rada Díez Usabiaga et volem lliure!" izenburupean, datorren ekainaren 30an Rafa Diez, LABeko idazkari nagusi ohiaren askatzea eskatzeko ekimen irekia egingo da Bartzelona. Ekimenaren aurkezpena Isabel Pallarès, I-CSDko idazkari nagusi ohiaren eskutik etorriko da eta Garbiñe Aranburu (LAB), Pernando Barrena (SORTU), David Fernández (Kazetaria), Carles Sastre (I-CSC) eta David Minoves-k (CIEMEN) hartuko dute hitza.

Ekimena CIEMENen Bartzelonako Carrer de Rocafort, 242 bis, 2an duen egoitzan egoitzan izango da ekainaren 30an arratsaldeko 19:00an.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Gipuzkoako helduen egoitzen hitzarmena #LortuDugu

Administrazio publikoko langileekiko ekiparazioaren aldeko urratsak eman eta arrakala murrizten du aurreakordio honek, LABek negoziazio hasieratik mahaian defendatu izan duen bezala.

Lan-ikuskaritzak arrazoia eman digu, eta argi geratu da San Esteban egoitzako langileei eskubideak urratu zaizkiela

Txostenak frogatutzat jo du Getxoko lantokian ez dela errespetatu adinekoen egoitzetako hitzarmena.

Plantillak Tubos Reunidos defendatu du, eta orain Espainiako Gobernuari dagokio oztopatzeari uztea eta Eusko Jaurlaritzari enpresaren etorkizunarekin duen konpromisoa zehaztea

Tubos Reunidos Groupeko Amurrioko langileok 301 kaleratzeak, Amurrioko altzairutegiaren itxiera eta logistikaren esternalizazioa eragozteko grebara joatea erabaki genuen argi geneukalako Enplegu Estintzioko Espedientea ez zela Tubos Reunidosen arazoak konpontzeko bidea. Hasieratik defendatu genuen ez plantilla, ezta gure lan baldintzak ere, ez zirela enpresaren egoeraren erantzule. Argi eta garbi esaten genuen enpresaren arazoa bere zorra zela, zuzendaritzaren kudeaketa negargarri batek eta bere akziodun handien diru-goseak eragindakoa.