2026-10-06
HomeZerbitzu PublikoakGarraioaLABek ez du sinatu Bizkaiko Errepiedeetako Bidaiarien Hitzarmena

LABek ez du sinatu Bizkaiko Errepiedeetako Bidaiarien Hitzarmena

LABek ez du Bizkaiko Errepideetako Bidaiarien Hitzarmena sinatu soldata-igoerak PKIrekin lotzen ez direlako eta, gainera, diru kontzeptu guztiei ere aplikatuko ez zaizkielako, 2012tik izoztuta dauden kontzeptu batzuk hitzarmenak iraungo dituen hiru urteean ere horrela utziz.

LABen iritziz, oporren ordainketan soldata kontzeptu guztiak sartu behar ziren. Gaixotasun arrunteko egoerak ez dira osorik (% 100) ordainduko. Bestalde, sinatuko den hitzarmen horretan jarraitzen dute enpresek langileen ordezkariekin adostu behar gabe adostutakoa ez betetzeko aukera, eta onartzen da, halaber, enpresek egoera hori arbitraje batera bideratzea langileen ordezkariekin itundu gabe.

Horregatik guztiarengatik, LABek kritikatzen du eros-ahalmena murriztuko duen hitzarmena sinatzea, oporrak dagokien eran ordainduko ez dituena eta patronalari hitzarmena ez betetzea eta arbitrajera bideratzea langileekin adostu gabe ahalbidetzen dizkiona. Azken finean, sektoreko langileen lan baldintzak are prekarioago bihurtuko dituen hitzarmena izango da.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hobekuntza gehiago lortzeko aukerak egon arren, Arabako kirol jardueretan deitutako lanuzteak desaktibatu dira

LABek patronalari eduki gehiago ateratzeko aukera zegoela uste bazuen ere eta burututako asanbladetan borroka mantentzea defendatu duen bitartean, gainerako sindikatuek nahikotzat jo dute patronalaren azken proposamena eta, ondorioz, asteazkenean, urriak 7, hastekoak ziren lanuzteak bertan behera uztea defendatu dute.

LABen greba orokorrerako prest gaude, eta deialdia adosteko lanean ari gara beste sindikatuekin

Langileen aldeko politika birbanatzaileen alde presioa areagotzeko momentua da: errentismoaren eta espekulazioaren kontra eta soldata duinen alde.

Bizkaiko suhiltzaileak kalera itzuliko dira berriz, lan-osasuna bermatzeko neurriak eskatzera

Bizkaiko Foru Aldundiko Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuko suhiltzaileek mobilizazioei ekingo diete berriro, eta bihar, urriaren 7an, kalera aterako dira osasunaren eta segurtasunaren arloko hobekuntzak aldarrikatzeko, bai eta beren kategoriako errekonozimendu profesionala aldarrikatzeko ere. 11:00etatik 12:00etara egingo dute mobiliizazioa, Batzar Nagusietatik abiatuta, Bilboko Hurtado Amezaga kalean eta Foru Jauregiaren aurrean amaituta, Kale Nagusian.