2026-06-26
HomeIdazkaritzakIdazkaritza FeministaElecnorrek emakume langileak baztertzen ditu

Elecnorrek emakume langileak baztertzen ditu

Elecnor Infraestructuras enpresaren zuzendaritzak Gasteizko lantegiko sindikatuetako ordezkaritzari jakinarazi dio bost emakume-langile lekualdatu egin dituela Getafeko lantegira (Madril), antolaketari loturiko arrazoiak argudiatuta. Gasteizeko lantokian egiten duten lan bera egiteko bost langileak beste lantoki batera bidaltzeko aginduaren zergatia ez datza haren baliabideak egokiro birbanatzean, begi-bistakoa baita honen bidez talde hau bota nahi dituela, kostuak merkatzeko eta bulego lana Madrilen egin dadin, bertako langileekin.

Zuzendaritzaren erabakiak ezkutatu nahi ditu, lekualdatzeen bidez, berez kaleratze huts eta gordinak direnak. Enpresak agindu dituen lekualdatzeak onartezinak direnez, langileak behartu nahi ditu langileak lanari uko egin diezaioten, eta horrela, gutxieneko kalte-ordaina jaso.

Enpresa zuzendaritzak genero bazterkeria ageriko eta onartezina burutu du, eragindako guztiak emakume langileak direlako eta denak, bat izan ezik, legezko jagoletza betetzen ari direlako, lanaldia murriztuan lan eginez. Hau ez da jasan duten lehen bazterkeria egoera, larriena bai ordea. Hori dela eta, kaltetutako langileek eta langile ordezkariek, denak LABekoak, aipatutako bazterkeria salatzeko dinamikari ekingo diote aipatu bazterkeria Laneko Ikuskaritzan, Emakunden eta beste esparru batzutan salatzeko. Horrez gain, langile guztiak eta jendarte osoari dei egiten diogu mobilizazioetan parte hartzera.

Hau dela eta, LABek bere konpromisoa emakumeen aurkako bazterkeriari aurre egiteko eta guztion aldeko eskubideen alde jarduteko bere konpromisoa berresten du. Era berean, Araban eta Euskal Herri osoan enplegu duina izan dadin borrokatuko gara, oraingo honetan, emakumeen enplegu duinaren alde.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Galdakaoko Udalak etxez etxeko laguntza zerbitzua publifikatzeko hartutako erabakiaren modukoek egiten dute zaintza sistema publikorako bidea

LABen pozik hartu dugu ekimena, pribatizatutako zaintza langileen eremuetan 2022az geroztik martxan daukagun Langile publikoak gara! dinamikaren gauzatze praktikoaren adibide garbia baita.

Primafrion gaur ere borroka eguna dugu

Merkantzien garraioan jarduten duen Arabako enpresa honetan arratsaldez beste lanuzte bat egingo dute, hilabete honetan aurrera eramandako beste mobilizazioei jarraipena emateko. Izan ere, enpresak ez du jarrera aldatu, eta errepresio sindikalak bere horretan jarraitzen du.

LABen pozik hartu dugu Etxebizitza Legearen onarpena, baina neurri sakonagoak eskatzen ditugu

Nafarroako Parlamentuak Etxebizitza Legearen aldaketa onartu du gaur. LABen ustez, lorpen hau sindikatuak eta maizterrek egindako borroka sindikalaren ondorioa da. Legea onartzeak esan nahi du alokairura bideratutako Babes Ofizialeko Etxebizitzak ezin izango direla merkatu pribatuan saldu. Hala ere, LABek uste du legea berandu iritsi dela Testa funts putreak kaltetutakoentzat eta neurri sakonagoak eskatu ditu.