2026-07-07
HomeUncategorizedGipuzkoako Metalgintzako hitzarmenaren negoziazioa blokeo egoeran

Gipuzkoako Metalgintzako hitzarmenaren negoziazioa blokeo egoeran

Gaur, 2012ko urtarrilak 31, Gipuzkoako metalgintzako hitzarmenaren mahai negoziatzailearen bostgarren bilera izan da. Negoziazioak aurrera egin dezan, LABek zein gainontzeko sindikatuek ADEGIri bere proposamenaren bigarren artikulua kentzeko eskatu diogu, hots, enpresetako negoziazioetan gatazkak debekatzen dituen artikulua.
ADEGIk bere jarrera mantendu du eta ez du mugimendurik egin, bilera bertan behera geldituz.

Era berean, patronalak sindikatu guztiekin bakarka biltzeko nahia adierazi du. LABek bilera horretan erantzukizunez jokatuko du blokeo egoera hau gainditu eta hitzarmen duin bat lortzeko helburuarekin.

ADEGIk ere erantzunkizunez jokatzea espero dugu.

Mahai negoziatzaileraren hurrengo bilera otsailaren 22an izango da.

Donostian, 2012ko urtarrilaren 31n

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Gipuzkoako altzarigintzako hitzarmen berriak ez dio erantzuten sektorea egurgintzarekin parekatzeko eskariari

Gaur 2001 urtetik berritu gabe zegoen altzarigintzako hitzarmena adostu da, baina LABek ez du sinatu, funtsezkotzat dugun eskakizuna kanpo geratu delako.

Greba deitu dugu uztailaren 15erako elikadura merkataritzaren sektorean, negoziazio kolektiboaren estatalizazioa geldiarazteko

LAB eta ELA sindikatuok deituriko lanuztea patronalak bultzatutako negoziazio estatalaren aurkako erantzuna izango da, eta negoziazio mahaiko bilera erabakigarriaren egunean egingo da.

EAJk euskararen gaian ez ditu etxeko lanak egin eta Udalhitzeko negoziazioa blokeatu du berriro ere %83tik gorako ordezkaritza sindikalaren iritziaren kontra

EUDELen lehendakaritza duen EAJk ez du borondate politikorik Udalhitzeko lan-hitzarmen berria erdiesteko aurre-akordioa lortzeko. Horregatik, udako geldialdiaren ondoren, mobilizazio eta grebekin jarraituko dugula adierazten dugu LABetik.