2024-05-07
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaLABek enplegu suntsiketa eta lan baldintza kaskarrak salatzeko kanpaina abiatu du Osakidetzan

LABek enplegu suntsiketa eta lan baldintza kaskarrak salatzeko kanpaina abiatu du Osakidetzan

Osakidetzan, enpleguaren egoera larria eta arriskutsua da. Alde batetik, enplegua suntsitzen ari dira etengabe; bestaldetik, geratzen den enplegua gero eta prekarioagoa da eta lan-baldintzak gero eta txarragoak dira. BI hauek ekainera bitartean aurrera eramango dugun kanpinaren ardatzak izango dira.

Maiatzean enplegu suntsiketa eta Osakidetzak deitutako EPE ez nahikoei buruz arituko gara. Eta ekainean Osakidetzako langileok jasan behar ditugun kontratazio eta lan-baldintza eskasen txanda izango da.

Baldintzek behartuta, langileok desmobilizatzea eta negoziazio eta elkarrizketaren irudia ematea beste helbururik ez daukan EPE berria onartu egin du Osakidetzak. Baina irudi hori ez dator bat inposaketa errealitatearekin. EPE berria deitzea urrats inportantea bada ere, honako hau guztiz eznahikoa da eta urteotan jasan behar izan dugun ereduari segida baino ez dio ematen. LABek salatu egiten du:

• Plaza kopurua erabat ez nahikoa da. 2014-2015 urteotarako 1014 plaza baina ez dira aurreikusten (hauetatik, erdia barne promoziorako dira, eta gaur arte Osakidetzak ez digu argitu gelditzen diren hutsuneak erresultetara aterako diren edo interinitateekin beteko). Kontuan hartu behar dugu 3000 behin-behineko lanpostu suntsitu direla, gaur egun 9.000 ebentual daudela eta 2018ra bitartera urteko 600 bat langile jubilatuko direla. Izan ere, EPE honetaz gain, enplegu publikoa suntsituko da.

• Ez da kategoria guztientzako EPEa, adibidez, sukaldariak, mantenimendua, operarioak…

• Ez ditu euskaldunon hizkuntza eskubideak bermatzen, ezta euskara ikasi duten langileen esfortzua saritu ere.

• Formakuntzaren negozio eta iruzurrari eusten dio.

• 2016rako balizko EPEa akordio sindikalarekin lotzen dute. Honako xantaia onartezina da. EPE egiteko baldintzarik badago, osasun publikoaren onerako egin behar dute bai ala bai.

 

Bestaldetik, Osakidetzak aurkeztu duen EPE Oinarrien zirriborroa aurreko eredu zaharkituan oinarritzen da. Soilik aldaketa txiki batzuk sartu dituzte, mahai sektorialeko sindikatuok eredu kaskar honen gaineko “ekarpenak” egitera gonbidatzen gaituelarik.

Gauzak ez dira honela egiten. EPE eta Kontratazio ereduaren benetako elkarrizketa eta negoziazioa urgentea da, baina inertziarik gabe eta inplikaturiko eragile guztien parte hartze demokratikoa ziurtatuz. Abiapuntu moduan, 2011 urtean LABek eredu propio aurkeztu zuen. Honetan aipagarriena zen behin azterketa gaindituta nota hori mantenduko zela hurrengo deialdietan, zeinetan nota igotzeko izena eman zitekeelarik. Baina Osakidetzako Zuzendaritzak ez du kontuan hartu nahi izan.

  

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Bi greba egun deitu ditugu Nafarroako ANFAS-en, hitzarmenaren negoziazioan aurrera egiteko

Greba egingo dute maiatzaren 8an eta 11n, zuzendaritzari soldata igoerak eta erosahalmena berreskuratzea eskatzeko, besteak beste. Nafarroako Gobernuaren inplikazioa eskatzen dute lan baldintzak hobetzeko, azken 4 urteetan Gobernuak ANFASi bere aurrekontuaren bi heren dirulaguntzetan eman arren, lan baldintzak ez direlako hobetu.

Munduko Federazio Sindikalaren Herrien Koordinadorak garai berri bat hasi du

Maiatzaren 2an, arratsaldez, Munduko Federazio Sindikalaren Herrien koordinadorak bilera egin zuen. Sindikatu berriei ongi etorria emateaz gain, fase berri baten hasiera ekarri du bilera horrek, MFS-an afiliatutako estaturik gabeko nazioetako sindikatuen presentzia eta indarra gero eta handiagoa delako.

Gernikako anbulantzia medikalizatua medikurik gabe

Atzo, Maiatzak 5, Bermeotik, Lekeitio, Durango eta Zeanurirarteko emergentziazko osasun asistentzia bermatzen duen Gernikako anbulantzia medikalizatua medikurik gabe egon zen, Osakidetzako Larrialdietako Zuzendaritzak duen kudeaketa txarra tarteko.