2026-09-28
HomeUncategorizedMiren Peñaren heriotza salatzeko mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatzen du LABek

Miren Peñaren heriotza salatzeko mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatzen du LABek

LABek gure sindikatu kide zen Miren Peñaren heriotza salatzeko Euskal Herrian deitu diren mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu nahi die langile guztiei. Beharrezkoa da kalean izatea. Bai Miren Peñaren senitarteko nahiz hurbilekoei elkartasun eta babes sakonena adierazteko, bai eta, Kapitalismoaren joko arauek eragiten dituzten ondorio larriak eta hauen aurrean gobernu eta erakunde ezberdinen apatia, gaitasun eza eta axolagabekeria salatzeko.

Lana eta etxebizitza eskubidea da, lan eta etxe kaleratzekin amaitu beharra dago, kapitalismoari aurre egin behar diogu. Aldaketa soziala orain, alternatiba badago.

MOBILIZAZIOEN AGENDA

Atzo, hilak 23, mobilizazio ezberdinak egin ziren Euskal Herriako leku eta herri ezberdinetan. Besteak beste, Faureciako plantetan, Ansoainen, Tolosan, Hernanin, Lekeition, Garesen, Txantrean, Trintxerpen, Ordizian…

Asteartea 24
Gasteiz: 12:00etan Dato kaleko Laboralaren aurrean.
Arrasate.19.00etan. Iturriotz Kalea, Laboralaren aurrean
Eibar. 19.00etan Untzaga plazan
Donostia. 19.00etan Bulebarreko Kioskoan, Laboralaren aurrean
Ansoain: Udaletxean 19:00etan

Asteazkena 25
Bilbo: 18:00etan Arenaleko Laboralaren aurrean
Orkoien: 10:00etan Udaletxean
Orkoien Faurecia aurrean 11:15etan

Osteguna 26
Altsasu. 18.00etan. Laboralaren aurrean
Basauri. 17.30 Udaletxe aurrean (Eskubide Sozialen Kartak deitua)

Ostirala 27
Durango: 12.30etan. Ezkurdiko Laboralaren aurrean
Orereta: 19:00etan

Larunbata 28
Iruñea: 18:00etan Oza. De la Cruz.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Ez dugu sinatu Gipuzkoako enpresa transitarioen sektoreko hitzarmena

LAB Sindikatuak ez du Gipuzkoako Enpresa Transitarioen sektoreko hitzarmena sinatu ATEIAk, sektoreko patronalak, egin duen azken eskaintzak ez dielako sektoreko langileek dauzkaten behar errealei erantzuten. Pasa den hitzarmenaren iraunaldia amaitu baino lehen, gure komunitatearekin batera saretze lana egin eta lanketa berezia burutu genuen sektoreak zeuzkan egiazko beharrak identifikatu eta aldarrikapen plataforma integrala egiteko. Hala, hitzarmen berria negoziatzeari ekitean, 16 puntuz osatutako plataforma aurkeztu genion ATEIAri. Ordea, patronalak entzungor egin die aldarrikapen guzti horiei eta iraunaldian, soldata-taulen gaineko soldata igoeretan eta lanaldi murrizketan baino ez du fokua jarri. Itxura batez akordio ona dirudienak, baina, mamia falta du. Izan ere, langileen ehuneko handi batek soldata taulen gaindiko soldatak dauzka aspaldi eta akordioak aurreikusten dituen soldata igoerek ez dute langileen ehuneko handi horrengan eraginik, izan ere, hitzarmenak ez du soldata errealen gaineko soldata igoerarik aurreikusten. Gainera, hitzarmenak hainbeste lan-kategoria edukita, horietako bakoitzaren funtzioen definizioen arteko aldea oso txikia da, ondorioz, maiz egin behar izaten ditu langileak haren lan-kategoriari ez dagozkion funtzioak. Hori konpontzeko, barne promozio automatikoak arautu izan ditugu iraganean, oraingoan, ordea, patronalak ez dio arazo horri konponbiderik eman nahi izan. Hori gutxi ez eta, gainera, zenbat eta denbora gehiago pasa, orduan eta zaharragoa da bertan lan egiten duen langilearen profila. Horri konponbidea eman eta sektorea gaztetzeko, errelebo kontratuak derrigor egitea arautu nahi genuen, baina, beste behin, ATEIAK ez du ezer konpondu nahi izan. Horregatik guztiagatik, sektoreko LABen komunitateko langileekin edukia aztertu balantzan jarri ondotik, hitzarmena ez sinatzea erabaki dugu. Aurrerantzean, sektoreko hitzarmenaren testuinguruan erdietsi gabeko edukiak lortzeko, enpresaz enpresa lan eta borroka egingo dugu tokian tokiko hobekuntza paktuak eginez. Era berean, akordio hori aski ez dela uste duten langileei deia luzatzen diegu LABekin batera bidea egin eta lan-baldintzak behar bezala hobetzeko.

Udalhitzeko negoziazioari atea itxi diote EAJk eta PSEk, EHBilduk negoziatzen jarraitzeko borondatea agertu duen bitartean

Urriaren 8ra bitarteko epea daukate edukiak ekarri eta langileen ordezkariekin adosteko. Bestela, udal sektore osoak grebara joko du.

Greba mugagabean dauden ITASUAko langileei babesa erakusteko manifestazio jendetsua Bergaran

Dagoeneko 77 egun daramatzate greban Zarauzko eta Bergarako Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren (IAT/ITV) zerbitzuko beharginek, eta enpresa mugiarazi eta negoziazioaren blokeoa eten arte borrokan segitzeko...