2026-10-30
HomeIrakaskuntzaHezkuntzaPobrezia energetikoa ikastetxetan

Pobrezia energetikoa ikastetxetan

Zero gradutako tenperatura markatu duen neguko denboraldia jasan berri dugun honetan, eta oraindik negua amaitzeke dugula, LAB irakaskuntzak ezagutarazi nahi du ikastetxe batzuetan jasaten ari diren egoera kezkagarriak. Hezkuntza Sailaren ikastetxe batzuetatik jakinarazi digutenez, geletan hotz zeudelako, tenperaturak ikuskatzeko eskaerak egin dituztela.

Eskaerok Hezkuntza Sailaren prebentzio zerbitzura igorri ziren; aipatu zerbitzuak, ondoren, eskualdeko teknikaria bidali zuen salatutako gabeziak ebalua zitzan. 486/1997 Dekretuak, lantokietan bete behar diren gutxieneko segurtasun eta osasun xedapenak ezartzen ditu, haren 3. eranskinean honako hau dio: “egoneko lanak egiten diren aretoetako tenperatura 17 eta 27 gradu bitartean egongo da”. Eragindako ikastetxeetan, bi asteko epe batean, tenperaturen laginketak jaso ziren, eta irregulartasunak antzematean, haiek zuzenduko lituzketen neurriak proposatuko ziren. Hau guztiak ohikotzat jo dezakegu.

Dena den, ikaragarri kezkatzen gaitu, aipatu kontrolak egin ondoren, ikastetxe horietako batzuetan, asko jota, tenperatura 18 graduetara bakarrik iristen dela. Adierazten den tenperaturara berogailua ordu batzuk piztu ondoren heltzen da, eta laginketa arratsaldeko hiruretan adierazten den tenperaturari dagokio, ikastetxetik joateko ordubete eskas geratzen denean. Tenperatura hotz hauek elur denboraldiari egotz geniezaioke. Baina ez, tenperatura otsailaren 9a eta 13aren artean hartu zen, tenperaturak lehengoratzen ari zirenekoak.

LABen aburuz, hau pobrezia energetikoa izenda daiteke. Beharbada, hau konpon liteke berogailua goizago piztuz; agian, horrela, aurre egin geniezaioke irakasleak eta ikasleak hotzak egoteari. Ea behingoan uzten dioten murrizketak ezartzeari eta guztion osasunean pentsatzen duten. Eusko Jaurlaritzak neguko egitasmoari ekiteko sortu duen mahaiak, non Hezkuntza Sailak aurrenekoz parte hartu duen, kontuan izan beharko luke aipatu neurria? Udalekin koordinatu beharko luke hau ezar dadin?
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Osakidetzako langileek irmoki erantzun diote greba deialdiari, eta kaleak bete dituzte lehenengo greba egunean

Eguerdiko manifestazioek milaka pertsona bildu dituzte, osasun zerbitzuko kategoria guztietako beharginak eta osasungintza publikoa babesteko herri plataformetako kideak eta herritarrak barne.

Osakidetzako grebaren baitan Osasun Sailean eserialdia egin dugu

Bilboko egoitzan ekimena egin dugu goizean, eta Alberto Martinez sailburuari eskutitza helarazi ahal izan diote haren idazkariaren bitartez. Greba eguna oso arrakastatsua izaten ari da....

Nafarroako administrazioko langile guztiek 60 urterekin erretiroa hartu ahal izatea eskatu dugu

Gaur goizean LAB sindikatuak elkarretaratzea egin du Nafarroako Jauregiaren aurrean, urtarriletik aurrera langileok enegarren eskubide-igalera pairatuko dugula salatzeko: erretiro adin arrunta 67 urtera atzeratzea....