2026-08-18
HomeEkintza SindikalaHauteskunde SindikalakLABen garaipen ikusgarria KYBSEko hauteskundeetan

LABen garaipen ikusgarria KYBSEko hauteskundeetan

Atzo Hauteskunde sindikalak burutu ziren Nafarroako bigarren enpresa industrial handienean (817 langile), Ororbian kokatuta dagoen KYBSE (lehengo AP Amortiguadores). 300 bozkekin LAB sindikatu bozkatuena izan zen, jokoan ziren 21 ordezkaritik 10 eskuratuz.

Garaipen ikusgarri hau posible izan da KYBSEko atal sindikalaren lanari esker. Kontutan hartu beharra dago, beste industrietan ez bezala, KYBSEn ez dela inongo kaleratzerik izan urte hauetan zehar. Areago eta gehiago, une hauetan enplegua sortzen ari da eta, gainera, kontratazioak lan hitzarmenaren bidez arautuak daude, aukera berdintasun irizpidearen arabera. KYBSEn ez da inor diskriminatzen bere afiliazio sindikalarengatik, enplegu poltsa zozketa bidez osatzen baita lan eskaria egiten duten guztien artean; ezta bere sexuarengatik ere, izan ere kontratazio berrien %50 emakumezkoa eta beste %50 gizonezkoa baita, beste enpresa handietan ez bezala. Honela bada, klase sindikalgintza praktikan jarri lor daitekeenaren adibide ederra dugu KYBSErena. KYBSEko langileek emandako babesarekin, lan baldintzak hobetu, lana nahiz ondasunaren banaketan aurrera egin eta benetako kontrabotere sindikala sortzeko lan egingo dugu.
 

 
2010
Votos / Bozkak
Representantes / Ordezkariak
LAB
210
6
UGT
152
5
CCOO
83
3
Solidari
34
1
Cuadros
47
2
 
 
2014
Votos / Bozkak
Representantes / Ordezkariak
LAB
300
10
UGT
167
5
CCOO
94
3
Solidari
49
2
Cuadros
29
1
 
 
 
 

 

 


AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Elkartasun bidaia Kubara

LAB sindikatuaren ordezkaritza bat La Habanan izan da Fidel Castro Ruzen jaiotzaren 100. urteurreneko ekitaldietan. Iraultza kubatarraren buru izandakoari buruzko konferentziaren testuinguruan, gure elkartasuna...

Mugikortasun arriskuek eta prekaritateak lan koktel hilgarria osatzen dutela salatu dugu

LAB sindikatuak jakin duenez, Said El Hadi 42 urteko Funeseko bizilaguna hilaren 5ean hil zen Azkoienen, zirkulazio-istripu batean, eta, egiaz, in itinere lan-istripu baten...

Kaleratutako 13 lankideak berronartzea eskatu dute Konecta BTOko langileek

Lanuztea egin dute eta El Correo-ren Bilboko egoitzaren aurrean mobilizatu dira. Vocento da, Iberdrolarekin batera, Konecta BTOko bezero nagusia. Gaurkoa izan da langileek egin...