2026-01-31
HomeIndustriaMetalgintzaGreba eguna Condesan: langileen etorkizuna ez da argitzen

Greba eguna Condesan: langileen etorkizuna ez da argitzen

Condesa taldeko LAB eta ELAk jakitera eman dute enpresak hartzekodunen konkurtsoan sartzea eragotziko lukeen ahozko akordio bat lortu duela iragarri diela. Bi sindikatuek langileen eta langileen ordezkarien bizkar egindako akordioa dela salatu dute. Condesa taldean ohikoa den informaziorik ez emateko ohituraren aurrean eta enpleguen defentsan greba eguna dute gaur, hilak 13. 12:00etan manifestazioa egingo dute Plaza de Los Desamparados delakotik San Prudentzio kaleko enpresako bulegoteara.

Condesa Taldeko LAB eta ELAren irakurketa
CONDESA: gure etorkizuna ez da argitu

«Gaurkoan Condesa enpresak jakinarazi du ahozko akordio bat lortu duela hartzekodunen konkurtsoan sartzea eragozteko.

Lehenik eta behin, ELA eta LABek langileen bizkar egindako akordioa dela salatu nahi dugu, guk ez dugu negoziaketan parte hartu, eta ez dugu akordioaren berri. Ez dugu akordioaren xehetasunen berri, ez dakigu Condesa proiektua nork gidatuko duen, eta hortaz, Condesa taldean ohikoa den informaziorik ez emateko ohiturarekin jarraitzen dutela salatu nahi dugu.

Bestalde, informazio ezak, eta zehazki akordioaren edukiak ez ezagutzeak, langileon beharrak asetzen ote dituen ez jakitea dakar: ez dakigu enpleguaren inguruko bermerik dagoen (1000 lanpostutik gora zeharkako eta zuzeneko enpleguan), lan baldintzen mantentzea jasotzen den edota lantoki guztietako iharduera industriala jasotzen den. Hortaz, Condesa Taldeak denbora irabazi nahi duela uste dugu, balizko bazkideekin guri eragingo digun berregituratze prozesu bat abiatzeko. Honen aurrean gu ez gara geldirik egongo.

Zentzu honetan, 13rako greba deialdia berretsi nahi dugu, eta gogoratu 12:00tan mobilizazioa burutuko dugula Plaza de Los Desamparados delakotik San Prudentzio kaleko enpresako bulegotara. Uste dugu ahozko akordio honek ez dituela mobilizazioaren helburuak asetzen, eta hortaz Condesa Taldeari, erosle-inbertsoreei, bankari eta instituzioei enplegua eta eskubideak ez murriztea bermatu arte kalean jarraituko dugula jakinarazi nahi diegu.

Horregatik Eusko Jaurlaritzari, zehazki Industria Garapeneko Zuzendariari bilera batean enpleguaren defentsan konpromisoak hartzea eskatu diegu. Onartezina litzateke eskubide edo enplegua ekarriko lukeen “konponbide” bat babestea. Bilera burutu dugun bitartean, CONDESA FABRIL eta CONDESA INOXko langileek kontzentrazioa burutu dute bizi dugun egoera salatzeko, gure enlpegua eta lanbaldintzen defentsan.

Gasteiz, 2014ko Azaroaren 12an

CONDESAKO ELA ETA LAB SINDIKATUAK»
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EstaƱos Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako EstaƱos Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen ā€œezkutu sozialaā€ bertan behera utzi dutela salatzekoĀ 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...

LABek adierazten du Udalen sektorerako Udalhitz hitzarmeneko negoziazio mahaia deitu gabe eta blokeatuta dagoela azaroaren 7az geroztik

Udalhitzen blokeoa gainditzeko otsailean hasiko den mobilizazio dinamika bati ekingo dio LABek Urte bat igaro da EUDELen zuzendaritzak sektoreko sindikatuoi dei egin zigunetik eta mahai...