2026-10-31
HomeEkintza SindikalaEkin diote Berriobeitiko Jealser enpresan deitutako astebeteko grebari

Ekin diote Berriobeitiko Jealser enpresan deitutako astebeteko grebari

Berriobeitiko Jealser metalgintza sektoreko enpresako langileak greban dira gaurtik aurrera, aste honetan guztian. Enpresak hiru ordezkari sindikal ditu, hiruak LABeko kideak.

Langileek gutxieneko soldata bat eskatzen dute guztientzat eta bere garaian adostu zuten aldi baterako murrizketa bueltatzea. Enpresak ez du horretarako asmorik, urte osoa baitaramate negoziatzen inolako konponbiderik eskaini gabe. Enpresak ez du zor diena ordaindu nahi, eta, aldiz, beste inbertsio batzuk egiten ari da. Beraz, dirua ez da falta, borondatea besterik ez.

Hainbat lanuzte eta mobilizazio egin ondoren, aste honetan urrats bat gehiago eman behar izan dute: aste osoko greba egingo dute langileek. 

Gaurko lehen greba eguna erabat arrakastatsua izan da, eta ekoizpena geldirik egon da.  Egoera konpondu ezean, urrats gehiago emateko prest daude bidezkoak diren soldatak erdietsi arte.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Osakidetzako langileek irmoki erantzun diote greba deialdiari, eta kaleak bete dituzte lehenengo greba egunean

Eguerdiko manifestazioek milaka pertsona bildu dituzte, osasun zerbitzuko kategoria guztietako beharginak eta osasungintza publikoa babesteko herri plataformetako kideak eta herritarrak barne.

Osakidetzako grebaren baitan Osasun Sailean eserialdia egin dugu

Bilboko egoitzan ekimena egin dugu goizean, eta Alberto Martinez sailburuari eskutitza helarazi ahal izan diote haren idazkariaren bitartez. Greba eguna oso arrakastatsua izaten ari da....

Nafarroako administrazioko langile guztiek 60 urterekin erretiroa hartu ahal izatea eskatu dugu

Gaur goizean LAB sindikatuak elkarretaratzea egin du Nafarroako Jauregiaren aurrean, urtarriletik aurrera langileok enegarren eskubide-igalera pairatuko dugula salatzeko: erretiro adin arrunta 67 urtera atzeratzea....