2026-01-28
HomeZerbitzu PribatuakInformatikaPandak lanpostuak suntsitzen ditu eta langileak umiliatu

Pandak lanpostuak suntsitzen ditu eta langileak umiliatu

Beste behin ere notizia da Panda Security. Eta beste behin langileak tratatzen dituen moduagatik. Dagokigun aintzinatasuna lapurtzeaz gain, Epaitegi Goreneko epai bati entzungor eginez, ondoen egiten dutenarekin datoz berriro: enplegua suntsitu.

Atzo Madrileko bulegoko 9 langile kaleratu zituzten eta Bilboko bulegoko 3. Bilbon kaleratu dituzten lankideen kasuan, urte luzetan euren lana kalitatez eta profesionaltasunez bete dute. Baina ezer ez da nahikoa Pandako kudeatzaileentzat kosteak aurrezteaz ari direnean, eta enpresak kaleratze diziplinarioa ezarri die horretarako aipatutako argudioak faltsuak direla jakin arren.

Gaur egun langile batek lanpostua galtzea bereziki larria da, baina kaleratzea jakinaraztean enpresarioak krudeltasun eta umiliazioz jokatzea onartezina da. Horregatik salatzen ditugu Panda Securityk egiten dituen kaleratzeak, iritzi publikoak lehen eskutik jakin dezan Eusko Jaurlaritzak lagundu eta abalatu zuen enpresa hau zein motatako jendeak zuzentzen duen.

Hau ez da egoera berria. Panda Securityk denbora asko darama honelako kaleratzeak egiten eta kaleratutako langileak umiliatzen. Geure buruei galdetzen diegu zergatik egiten diren gauzak horrela, hain modu trakets eta iraingarrian, eta non dauden Pandaren buruan daudenek ustez izan behar dituzten printzipio moralak.

Pandako zuzendaritza taldea kaleratzeak egiterakoan erakutsitako krudeltasunaren erantzule zuzena da. Kontseilari Ordezkaria, Diego Navarrete, eta Giza Baliabideetako zuzendaria, Veronica Lozanok, Pandako langileok geure buruari egiten dizkiogun galderak erantzun beharko lituzkete. Eta honen arabera jardun.

Pandako zuzendariok: arazo larria daukazue. Gurekiko giza baliabideen politika aldatzen ez baduzue, ondorioei aurre egin beharko diezue.

Egoera honen aurrean protesta egiteko, Pandako Enpresa Batzordeak (bere osotasunean LABeko kideek osatua) kontzentrazioa egingo du gaur 14:30etik 15:30era enpresa atarian (Gran Via, 4 – Bilbo).
 
Bilbon, 2014ko irailaren 17an
 
AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

CCOO, LAB, ESK eta UGT sindikatuek Lasarteko Correosen bulego eta banaketasailean dagoen osasun-egoera larria salatu dute

CCOO, LAB, ESK eta UGT sindikatuek publikoki salatzen dute Lasarteko Correosen bulego eta banaketa-saileko langileek jasaten duten egoera jasanezina. Izan ere, bi hilabete baino...

Patronalak, arduragabekeriaz, Gipuzkoako helduen egoitzetako hitzarmaneran negoziazio mahaia bertan behera utzi du

Gipuzkoako Foru Aldundiari eta patronalari euren ardura hartzeko eskatu die LABek, eta, behingoz, hitzarmenaren negoziazioari ekin, ratioak aldatu eta helduen egoitzen publifikazio prozesuari ekiteko. Gaurko...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatzera deitu du LABek, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen “ezkutu soziala” bertan behera utzi dutela salatzeko 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatuko du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...