2026-11-01
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaOsakidetzako Zuzendaritzak kea baino ez du saltzen eta ez dago benetako negoziazio...

Osakidetzako Zuzendaritzak kea baino ez du saltzen eta ez dago benetako negoziazio kolektiboa burutzeko prest

LABen ustez, atzoko Mahai Sektorialeko batzarrean Osakidetzako Zuzendaritzak erakutsitako jarrera oso arduragabea da. Honen ondorioz bertan ordezkaturiko sindikatu guztiak (LAB, ELA, SATSE, SME, CCOO eta UGT) altxatzea erabaki dugu.

Uda pasa ostean, Osakidetzaren jarrera ez da batere aldatu. Enplegu publikoa sortzeari eta jardunaldia ez igotzeari entzungor egiten jarraitzen du eta, mahai gainean proposamen zahar eta orokorrak bainao ez ditu ipini, gainera horietako asko martxan dira jada. Berriro ere, kea saldu nahi digute.

Ezin ahaztu kontratazio eta langile falta muturreko egoera batera eramaten ari direla Osakidetza, beti ere Aurrekontuen eta estatu mailako legeen aitzakiapean. Baina ez al da PNV bera Aurrekontuetan osasunerako diru kopurua jaisten duena, beste partida batzuetan lotsagabeki gastatzen duen bitartean, AHTrena kasu? Ez dago aitzakiarik, borondate politikoa falta baizik: ez dute marko propioa bultatzen eta kudeaketarako diren zirrikitu txikiak politika antisozialak aurrera eramateko baliatzen dituzte.

Horregatik, LABetik hiru dei luzatzen ditugu. Lehenik Osakidetzako Zuzendaritzari arduraz jokatzeko eta ez gaitzatela gatazka gogor baterantz eraman. Bestaldetik, gainontzeko sindikatuei batasun sindikala indartzeko eta ez joateko Osakidetzarekiko aldebiko bileretara. Ez azkenik, langile eta erabiltzaileei ahaleginari eusteko, mobilizazioekin jarraitzeko eta euskal osasun sistema publikoaren defentsan tematzeko, kalitate eta lan baldintzen arloan eredugarria izan beharko litzatekeena.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Osakidetzako langileek irmoki erantzun diote greba deialdiari, eta kaleak bete dituzte lehenengo greba egunean

Eguerdiko manifestazioek milaka pertsona bildu dituzte, osasun zerbitzuko kategoria guztietako beharginak eta osasungintza publikoa babesteko herri plataformetako kideak eta herritarrak barne.

Osakidetzako grebaren baitan Osasun Sailean eserialdia egin dugu

Bilboko egoitzan ekimena egin dugu goizean, eta Alberto Martinez sailburuari eskutitza helarazi ahal izan diote haren idazkariaren bitartez. Greba eguna oso arrakastatsua izaten ari da....

Nafarroako administrazioko langile guztiek 60 urterekin erretiroa hartu ahal izatea eskatu dugu

Gaur goizean LAB sindikatuak elkarretaratzea egin du Nafarroako Jauregiaren aurrean, urtarriletik aurrera langileok enegarren eskubide-igalera pairatuko dugula salatzeko: erretiro adin arrunta 67 urtera atzeratzea....