2026-05-11
HomeEkintza SindikalaEAEko Auzitegi Nagusiaren PCB-ITPko kaleratzeen inguruko epaiak erakusten du enpresaren asmo bakarra...

EAEko Auzitegi Nagusiaren PCB-ITPko kaleratzeen inguruko epaiak erakusten du enpresaren asmo bakarra langileen kontura aberasten jarraitzea zela #LortuDugu

Barakaldoko enpresak 83 kaleratuak berriro onartu beharko ditu. LABek jarri zuen helegitea, CCOO eta ELA sindikatuekin batera.

Penaletik akusatu duten PCB-ITPko gure delegatuari babesa ematea dagokigu orain. Patronalak Jaurlaritzaren eta Ertzaintzaren laguntzari esker eskaintzen duen errezetaren aurrean mezu argi bat helarazi nahi dugu: Borroka sindikala ez da delitua!

LABen oharra, epaiaren harira:

Lehenik eta behin, LABek zoriondu egiten ditu PCB-IPTko langileak enpleguaren defentsan egin duten borroka eredugarriarengatik. Gaur ezagutu dugun epaiak egiten duen bakarra LABek hasieratik defendatu duena frogatzea izan da, hau da, ez zegoela arrazoi justifikaturik 83 langile kaleratzeko. Kaleratze hauekin enpresak zuen asmo bakarra langileen kontura aberasten jarraitzea zela, covid-19a aitzakia moduan jarrita. Epaiak arrazoia eman digu.

Orain, galdera bat zuzendu nahi diogu Eusko Jaurlaritzaren Industria Sailari, eta zehazki, Arantxa Tapia sailburuari: modu bidegabean kaleratu dituzte 83 langile hauen lanerako eskubidea defendatuko al du gatazkan zehar greba babesten ez zuten langileen gutxiengo baten lanerako eskubidea defendatzen zuen tinkotasun berdinarekin? Espero dugu bere jarrera lanerako eskubidearekiko orduan izan zen irmotasun berekoa izatea. Era berean, Tapiari eskatzen diogu exiji diezaiola PCB-ITPko zuzendaritzari epaiari helegitea ez jartzea. 

Era berean, Eusko Jaurlaritzak gatazka honetan zehar izan duen papera gogoratu nahi dugu, egin duen bakarra izan baita Ertzaintza bidaltzea langileak egurtzera eta guztiz zilegia den borroka bat kriminalizatzera. Horregatik, PCBren zuzendaritzari exijitzen diogu Zigor Azpiolea gure delegatuaren kontrako karguak erretira ditzala. Borrokatzek merezi du eta LABek animoak, besarkada bero bat eta mezu argia bidali nahi diegu euren lanpostuen alde borrokan ari diren enpresetako langileei, esaterako, Tubacex-en. 

Era berean, Eusko Jaurlaritzari exijitzen diogu ITPren balizko salmenta baten aurrean, ezinbesteko baldintza bezala jar dezala langile guzti hauek euren lanpostuetara itzul daitezela. 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osakidetzaren pribatizazio berri bat salatu du: Kanpo-kontratazio bat lizitatu du TEVA farmazia konpainia sionistaren gehiegikerietatik defendatzeko

LAB sindikatuak beste behin ere exijitu du TEVA enpresa farmazialariarekiko harreman komertziala bertan behera uztea. Eskari honen oinarrian 2026/00612 lizitazioa dago ; horren bidez,...

Hezkuntza Sailak EAEko irakasleen akordioan bete ez dituen atalak judizializatuko ditu LABek

EAEko hezkuntza publikoko irakasleen akordioa erdietsi eta urtebetera, sailak bete gabeko neurriak aplikatzeko borondaterik gabe jarraitzen du. Datorren ikasturtean berdin jarraituz gero, ildo juridikoa...

Ekialdebusen zerbitzu duina eta langileon osasuna lehentasun izan behar dira

Lurraldebusen Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko zerbitzua da Ekialdebus, eta LABen uste dugu eguneroko jardunean lan egiten duten baldintzek eragin zuzena dutela bertako langileen osasunean. Onartezina da errentagarritasun ekonomikoa lantaldearen ongizatearen gainetik jartzea. Horregatik, enpresari eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun Departamentuari eskatzen diegu berehala har ditzatela dauden arazoei konponbidea emateko neurriak.