2026-11-13
HomeEkintza Politikoa Aldaketa aldarrikatu dugu Euskal Herri osoan

[IRUDI GALERIA] Aldaketa aldarrikatu dugu Euskal Herri osoan

Hogeita hamar mobilizazioetatik gora egin ditugu Euskal Herrian, Maiatzaren Lehenaren etorrerarekin, “Aldaketa da aukera. Por un cambio de rumbo. Zaintza, lana, bizitza, herria” leloarekin. Eskualde guztietan izan gara aldaketa eta trantsizio ekosozialista eta feminista aldarrikatzen. Irudi asko utzi ditu egunak.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Nafarroako Industria Foru Lege berriak inbertitzaile pribatuak lehenesten dituela kritikatzen dugu, baina ontzat jotzen ditugu jabetza publikoa, deslokalizazioa eta lanaldiarekiko aurrerapenak

Parlamentuak atzo onartutako Industria Foru Lege berriak inbertsio pribatua erraztera bideratuta dago, pizgarri, sinplifikazio administratibo eta kanpoko inbertitzaileak erakartzera bideratutako bestelako neurrien bidez. Hala...

Etxebizitzaren eremuan premiazko eta egiturazko eraldaketak bultzatzeko eskatu diogu Nafarroako Gobernuari

LABek, greba orokorraren arrakastaren ondoren, etxebizitzaren eremuan lehentasunez hartu behar diren proposamenak partekatu ditu Begoña Alfaro Nafarroako Gobernuko Etxebizitza kontseilariarekin. Gainera, azpimarra berezia egin du Blackstone funtsaren esku dauden Iruñerriko etxebizitzetan, eta horiek desjabetu eta parke publikora bideratzeko eskatu dio Alfarori.

Hiru greba-egun deitu ditugu Bizkaiko erresidentzietan

LAB sindikatuak, ardura sindikalagatik eta Bizkaiko erresidentzietako langileen borroka indartzeko asmoz, hiru greba-egun deitzea erabaki du bere delegatuekin eta afiliatuekin egindako batzarrean: azaroaren 19an, abenduaren 17an eta urtarrilaren 21ean.