Tags Aldaketadaaukera

Tag: aldaketadaaukera

[BIDEOA] Borrokarako prest gaudela agerian utzi dugu

Eskualdeka mobilizatu gara Maiatzaren Lehenaren etorrerarekin, mezu argi batekin: borroka sindikal eta borroka sozialak pizten jarraituko dugu, enplegua, zerbitzu publikoak, zaintza sistema publiko komunitarioa eta pentsioen defentsan. Ez gaude kikiltzeko, ez gaude amore emateko, borrokarako indarra dugu!

[IRUDI GALERIA] Aldaketa aldarrikatu dugu Euskal Herri osoan

Hogeita hamar mobilizazioetatik gora egin ditugu Euskal Herrian, Maiatzaren Lehenaren etorrerarekin, "Aldaketa da aukera. Por un cambio de rumbo. Zaintza, lana, bizitza, herria" leloarekin. Eskualde guztietan izan gara aldaketa eta trantsizio ekosozialista eta feminista aldarrikatzen. Irudi asko utzi ditu egunak.

Garbiñe Aranburu: “Momentuak beste Greba Orokor bat eskatzen du”

Bilboko manifestazioaren amaiera ekitaldian hitza hartu du LABeko idazkari nagusiak, Maiatzaren Lehenaren mobilizazioen harira. "Mugarri berriak jartzeko unea iritsi da, greba eta mobilizazio gehiagorekin eta borroka ezberdinen arteko bat-egite hori bilatuz", adierazi du, eta sindikatua hurrengo Greba Orokorrerako adostasunak sortzen hasteko prest dagoela berretsi du, "hitz egiten hasteko eta bide horretan adostasunak bilatzeko".

Zutik, kanta, garaitzera goaz!

Hemen da Maiatzaren Lehena, eta LABek langile klasearen harrotasunaren eguna musikatu du, "El pueblo unido jamás será vencido" abesti historikoaren euskarazko aldaera eginda. Hain zuzen ere, Andreina Jolin musika talde nafarraren eskutik egin dugu abestia, "Herria, batua, inoiz ez garaitua" izenburupean.

EAEko Goi Auzitegiaren ebazpena klasistatzat jotzen dugu eta Euskal Herri osoan...

EAEko Goi Auzitegiak Eusko Jaurlaritzaren irizpidea ontzat ematen du, alegia, sindikatuoi eskatzen digu Maiatzaren Leheneko Gasteiz, Bilbo eta Donostiako manifestazioetan itxiera perimetralaren neurriak bete daitezen bermatzea.

Igor Arroyo: “Izan dadila Maiatzaren Lehen hau borroka aro berri baten...

LABeko idazkari nagusi ondoko Igor Arroyok eta Ipar Hegoako analisien arduradun Oihana Lopetegik agerraldia egin dute, egungo egoera sozio-ekonomikoaren inguruko "Ikusmiran" txostena aurkezteko eta sindemia egoerak eskatzen dituen premiazko neurriak aldarrikatzeko: enplegu politika publiko bat, zerbitzu publikoen aldeko apustu sendo bat eta zerga politika berri bat.

Maiatzaren Lehenean mobilizazioa indartzeko apustua berretsi dugu Nafarroan, aldaketa helburu

“Aldaketa da aukera. Por un cambio de rumbo. Zaintza, lana, bizitza, herria!” lelopean, Iruñean ez ezik, Altsasun, Azkoienen, Elizondon, Lizarra, Tafallan eta Tuteran eginen ditugu mobilizazioak.

Manifestazio bateratua egingo dugu Baionan, Maiatzaren Lehenean

Lapurdiko hiriburuko Lan Burtsatik abiatuko dugu mobilizazioa, 11:00etan, beste sindikatu eta eragilerekin batera.

Maiatzaren Lehenean mobilizazioa indartzeko apustua berretsi egingo dugu, aldaketa helburu

Maiatzaren Lehenean eskualdeka mobilizatuko gara, "Aldaketa da aukera. Por un cambio de rumbo. Zaintza, lana, bizitza, herria!" leloarekin. Halaxe adierazi dugu Bilbon egindako aurkezpenean. LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk eta sindikatuko Komunikazio idazkari Maider Jauregik eman dituzte mobilizazioen berri, eta Maiatzaren Lehena, zabalik dauden borrokak aitortzeko ez ezik, etorriko diren mobilizazio eta greba berriei indarrez ekiteko ere baliatuko dugu.