2026-02-01
HomeEkintza PolitikoaEuskal HerriaSistema kapitalistak pobrezia eta prekarietatera kondenatzea duela salatu zuen Ernaik Bilbon

Sistema kapitalistak pobrezia eta prekarietatera kondenatzea duela salatu zuen Ernaik Bilbon

Ernai, Euskal Herriko gazte antolakunde independentista, sozialista, feminista eta iraultzaileak deituta sistema kapitalista patriarkalaren mila eta bat aurpegiak salatzeko manifestAKZIOA burutu zen pasadan larunbatean Bilbon.

ERNAIren irakurketa Maiatzaren 3ko manifestAKZIOAN

Gaur Bilbon egindako manifestazkzioa nazionalean sistema kapitalista patriarkalaren mila eta bat aurpegiak salatu ditugu; gure gorputzen eta bizitzen gaineko erabakia hartu nahi duten horiena, norekin eta nola harremandu behar garen esan nahi diguten horiena, sumisa, kalean uso eta etxean puta, hetero, ama izatera behartu nahi gaituzte, Eliza katolikoaren moral hipokrita eta matxistaren menpeko nahi gaituztenak.

Edota gure burmuinak intoxikatu nahi dituzten horiena, gure heziketa eta jakintza grina alboratu eta merkatua esklabuz betetzeko adoktrinatu nahi gaituztenak, gure arbasoen mendez mendeko borroka eta kulturaren babesa “reyes catolicos”eta gure irrintzia cara al sol bilakatu nahi dutenak, eskubide den hezkuntza elitizatu nahi dutenak.

Eta nola ez, guzti hau sustetu eta inposaketen aurrean espainiarren morrontzan geratzen diren horiek, Troikari alfonbra gorria jartzen diotenak, euren negozio eta poltsikoak bero mantentzeaz baino arduratzen ez direnak eta guretzako duten eskaintza prekarietatean, migrazio behartuan, inposizioetan eta isiltasuna lortu ezean jazarpenean oinarritzen dutenak. Gure herria “zuzendu” eta ordezkatzen omen dutenak, Urkullu, Barcina eta zuen ipurdi finak miazkatzera dedikatzen diren poltronero guztiak.

Full time ikasle nahi gaituzte, lanaldi hirukoitzean edo langabeziak itota, eta asteburetan desfasearen kulturan estali gazteon errealitatea. Gure denbora lapurtu nahi digute eta burugabe behar gaituzte gure ametsak defendatu ez ditzagun, jakitun diraleko gu garela iraultzaren giltza. Baina burujabe izateko hautua egin dugu. jopuntua euren buruetan kokatuta gazteok boterea eskuratzera goaz eta horretarako sistema larrutzeko prest gaude.

Burujabe izatera bidean daramagu urtebete, iparrorratza argi: parekidetasunean eta banaketa justu batean oinarritutako Euskal Herri feminista eta sozialista. Utopia? Baliteke, utopia oraindik irabazteko dugun hori baita. Bidea egiten jarraitzeko arrazoia. Etsaiaren tamaina eta iluntasunarekin itsutu nahi gaituzten arren, eman ditugu bidean urratsak: sortu ditugu proiektuak, ireki bide berriak, ahotsa eman orain arte xuxurla zenari, bizia beste batzuek hiltzera abandonatutakoari… eta iritsi gara iraganeko zubi honetaraino. Bideak atzera sekula ez, baina askotan iturburua eramaten gaituelako.

Deustuko zubian batu gara gaur. Astilleros Euskaldunaren langileek garatutako borrokaren sinbolo. Bilbo bilakatu nahi duten postaleko hiri ereduaren erakusleiho dirudien ibai ertz honetan, kapitalismoaren ikur bilakatu diren eraikinek eta kapitalismoak dakarren aberastasun metaketa pilatzen duten horien egoitzek inguratzen gaituzten leku honetan. Baina baldosa berri hauen azpian, lehenago gudu-zelai izandakoaren ahutsa, izerdia eta odola daude ezkutatuta. Ezin dute ezabatu. Ezin zaio zubiari bizi izandakoaren memoria lapurtu. Horregatik, bertako langileen borroka gogoratu eta omendu asmoz, plaka bat ezarri dugu zubi azpian, Euskaldunako batallan parte hartu zuten kideen laguntzaz.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen “ezkutu soziala” bertan behera utzi dutela salatzeko 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...

LABek adierazten du Udalen sektorerako Udalhitz hitzarmeneko negoziazio mahaia deitu gabe eta blokeatuta dagoela azaroaren 7az geroztik

Udalhitzen blokeoa gainditzeko otsailean hasiko den mobilizazio dinamika bati ekingo dio LABek Urte bat igaro da EUDELen zuzendaritzak sektoreko sindikatuoi dei egin zigunetik eta mahai...