2026-06-19
HomeEkintza SindikalaLABek lanpostuak mantentzea ahalbideratuko duten proiektu industrialen alde egingo du Fagor Etxetresnak...

LABek lanpostuak mantentzea ahalbideratuko duten proiektu industrialen alde egingo du Fagor Etxetresnak Taldean

FAGOR ETXETRESNAK TALDEAREN likidazio prozesuaren harira LABetik, lehenik eta behin, lanpostuak mantentzea ahalbideratuko duten proiektu industrialen alde egingo dugula jakinarazi nahi dugu. Likidazio fasean dago Fagor Taldea, eta orain interesa duen edonork eskeintzak aurkezteko garaia da. Likidazio horretan, langileon ordezkarion iritzia kontuan hartua izango da eroslea hautatzerakoan.

LABentzat, egoera honetan, gure babesa erabakitzeko aldagai nagusienak bi dira:

Ahal den enplegu gehien mantentzea baldintza duinetan: ez dugu onartuko Fagor Etxetresnaken errekonbertsioa lan baldintzen prekarizazioaren bizkar egitea.

Proiektu industrialaren sendotasuna, bai enplegu zuzenaren ikuspegitik, baita eskualdearen etorkizuneko garapenerako sortu daitekeen aberastasunarin dagokionez (sinergiak beste enpresekin, zeharkako lanpostua…).

Eusko Jaurlaritzari eta bereziki bere Industria Sailari, berriz, eskatu nahi diogu adierazpen publikoetaz haratago helburu hauekiko konpromisoa ekintzetan gauzatzea.

FAGOR ETXETRESNAK TALDEko langile guztien egoera larria dela deritzogu, izan Grumaleko, Fagorreko edo Edesako langile, eta izan enpresako jabetzaren jabe edo besterentzako lana egiten duen langilea. Konponbiderik egongo bada guztientzat konponbidea izan behar dela uste dugu, bazkide izan ala ez. Honek, kooperatibismoaren berezko elkartasun izaera indartuko luke.

Hartzekodunen Konkurtsoko Administratzaile direnei, eta FAGOR markaren jabe den MCCri zentzu honetan, euren inplikazioa areagotu dezaten eskatzen diegu. MCCk erantzunkizuna du FAGOR Taldearen egoeran, eta erantzunkizun horri aurre egin behar dio. FAGOR marka Taldeko beste enpresa baten izenean dutenez, eta likidazioan industria jarduerarekin aurrera egiteko markaren erabilpena beharko dutenez erosleek, langile guztien eskubideak defendatzeko eskatzen diogu MCCri. MCCk orain du momentua frogatzeko ez duela bestelako multinazionalen moduan jokatzen.

Uste dugu Euskal Herriaren etorkizunerako osagai garrantzitsua izango dela kooperatibismoa, eta elkartasunean eta partaidetzan oinarritutako eredua beharrezkoa izango dela beste Euskal Herri justuago bat eraikitzeko eta eskualdearen etorkizuneko garapenerako.

Are eta gehiago, FAGOR Taldeko krisia euskal kooperatibismoaren azterketa kritikoa egiteko erabili beharra dago, etorkizunari begira jartzeko, jatorrizko elkartasun baloreetan oinarrituta.

Horretarako LABek bere prestutasuna adierazi nahi du.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Gaur, berriro ere Udalhitzeko mahaia blokeatu dute EAJk eta PSEk, aurrerapausorik ez dutelako eman euskararen gaian zein zerbitzu publikoen kudeaketan

EAJk eta PSEek, Enplegu Publikoaren euskal Legearen moldaketaren eztabaida aitzakiatzat erabiliz, lan-hitzarmen batek jaso ditzakeen klausuletan ez dute aurrera egin nahi izan, eta merkantilizazioa...

HHEEetako zerbitzu orokorretako langileak beharra sortzen denean bertan ordezka ditzaten exijitzen dugu

Dagoeneko bi ikasturte oso daramatzagu Nafarroako Gobernuko haur eskoletako zerbitzu orokorretako langileen ordezkapenak egiteko arazo larriekin. Horrelako kontratazioak, egiten badira, oso berandu egiten dira, zoritxarrez. Eta batzuetan enpresa pribatuetara ere jotzen dute kontratazioak egiteko. Horrek tentsio larria eta gainkarga handia eragiten die langileei, horretarako beharrik izan gabe.

Bilboko udal eraikinetako garbitzaileek udalari exijitu diote behingoz ardura har dezala gatazkan

Lan baldintzak hobetzeko bederatzi greba aste egin ostean, atseden hartzeko unea iritsi zaie, baina ohartarazi dute datorren ikasturtean indartsu berrekingo diotela borrokari.