2024-05-04
HomeIndustriaMetalgintzaTS Fundiciones enpresako langileek itxialdiari amaiera eman diote «helburuak nahikoa eta sobera...

TS Fundiciones enpresako langileek itxialdiari amaiera eman diote «helburuak nahikoa eta sobera lortuak»

Enpresan euren lanpostuen defentsan protestan ziren Zestoako TS Fundiciones enpresako langileek itxialdiari amaiera eman diote gaur, Maiatzaren Lehenean, goizeko 08.00etan. Enpresa aurrean, agerraldi publikoa egin dute irten direnean euren irakurketa ezagutarazteko. Eskualdearen egoera azaleratu eta lehenengo planora ateratzea zen helburu nagusia lortutzat eman dute.

Enpresan euren lanpostuen defentsan protestan ziren Zestoako TS Fundiciones enpresako langileek itxialdiari amaiera eman diote gaur, Maiatzaren Lehenean, goizeko 08.00etan. Enpresa aurrean, agerraldi publikoa egin dute irten direnean euren irakurketa ezagutarazteko. Eskualdearen egoera azaleratu eta lehenengo planora ateratzea zen helburu nagusia lortutzat eman dute.

TS Fundiones enpresan itxialdian ziren langileen irakurketa
«Ekimen honekin lortu nahi genituen helburuak nahikoa eta sobera lortuak direlakoan gaude. TS eta gure eskualdearen egoera azaleratu eta lehenengo planora ateratzea zen gure helburu nagusia, eta argi gelditu dira egoera hau iraultzeko alternatibak zeintzuk diren. Argi gelditu da TS-k eta Urola-Kosta eskualdeak bizi duen egoera zein den eta Arantza Tapiak hilabete luzez daramakigun borrokaldiak dirauenetik, lehenengo aldiz egin ditu guri buruzko adierazpen publikoak, berarentzat existitzen garela dirudi.

Beti aldarrikatu izan dugun bezala, TSko langile gara batzuk kanpoan nahi gaituzten arren, eta TSren aldeko hautua aspaldian egina dugu. Ez da gure nahia ezer oztopatzea, modu eraikitzailean bitartekoak jartzea baizik. 

Bide batez, eta Arantza Tapia gure eskualdean bizi den sailburuari, TS-ko langileriak zera helarazi nahi dio:

– Berak asteartean eginiko adierazpenak GEZURRA dira.
– Ez garela sekula berarekin bildu. Eusko Jaurlaritzarekin bildu garen apurretan lan eta enplegu sailarekin bideratuak izan gara, instituzio oso baten aurpegia zuritzeko etahauek elkartasuna soilik emandigute.. Behar duguna ordea konpromisoa da ez elkartasuna, elkartasuna senide eta lagunek ematen digute. EZ DA SEKULA GUREKIN HARREMANETAN IZAN eta jakin badaki oso ondo hasiera hasieratik kriminalizatu gaituela.
– Bilera hori enpresaren bideragarritasunaz hitzegiteko omen da.., horrenbeste denboran eskatu diogun langileokin egoteko eta proiektu baten inguruan eta etorkizun posible baten baitan jarduteko aukera guztiak galdu dituenean?
– Eta garrantzitsuena, TS bideragarria EZ dela dio .. orain dela hilabete batzuk ordea, kontrakoa zioen enpresak eta negoziaketetako lehenengo bileran bapatean erabakia aldatu eta itxiera planteatu zigun..! baina hemen nork eta nola erabakitzen du empresa bat bideragarria den edo ez? Enpresa ezagutzen ez duen eta inongo saiakerarik gabe aritu den Administradore konkurtsal batek? Badirudi aspaldi norbaitek bere bulegotako butakatik erabaki zuela TS ez zela bideragarria izango eta 150 langilek pobreziara joan beharko zutela.
– Arantza tapiak ondo dakien bezela, jaurlaritzak parte hartu du sektore bereko empresa batean, akzionistek duten eta lan berdina egiten duen beste empresa bat diruz lagundua du, beraz argi ikusten da heuren jokua nondik nora doan.
TS-ko langileon ustez, Aspalditik ikusten dugun gauza bat berrestera datoz Arantza Tapiaren adierazpenak: numero gisa eta heuren interes politikoen arabera nahi gaituen Gobernu baten aurrean aurkitzen garela alegia.
 

Hala eta guztiz ere, Idatzi honen hasieratan aipatu bezela, ez dugu ezer oztopatu nahi. Eta beti bezela, gure egoerari irtenbidea emateari begira, ateak irekita jarraitzen dugu heurekin bildu eta egiazko bideragarritasun plan bat burutzeari, honek dakarren proiektu egonkor bati lotua izango dena beti noski.

Bada garaia poltronatatik herrira jeitsi daitezen eta benetan gertutik ezagutu dezaten heuren herri eta eskualdeetan bizi den egoera anker eta gogorra.

Hau horrela, amaitutzat ematen dugu itxialdia, baina ez dugu inondik inora baztertzen, berriro horrelako ekimenak egitea beharrezko bada, TSko langilearenak ez baitu egin oraindik.Bertoko langileak izaten jarraituko dugu eta TSgatik lanean eta mobilizatzen jarraituko dugu.

Eskualdean jaso dgun elkartasunarekin argi gelditu da ez direla gure lanpostuak galduko direnak, eskualdearenak baizik. Egun hauetan jasotako babes eta atxikimenduak IKARAGARRIAk izan dira eta etorkizunari begiratzeko indar hauspoa dira guretzat.

Gaurko egunarekin bat, borrokaldiaren pozaz goaz langilearen eguna den honetan mobilizatzera eta hemendik dei egiten diogu herritar orori gaurko mobilizazioetan parte har dezan.

Borrokatzeak merezi duelako eta borrokan elkar ikusiko dugulako, Milesker jaso dugun babes guztiagatik!

GORA TSko langileria!»

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Endanea Gardenen greban gaude, ez baitugu mehatxurik onartuko

Hondarribiako Endanea Garden enpresako langileak greban daude gaurtik (maiatzak 3) igandera arte. Hilabete daramate mobilizazioak aurrera eramaten eta enpresak, horiei kasu egin eta dagokion erantzukizuna bere gain hartu ordez, jazarpena darabil langile hauen kontra.

60 erakunde sozial eta sindikal baino gehiagok bat egin dute maiatzaren 11ko mobilizazioekin

Maiatzaren 11n manifestazioak egingo dira Bilbon eta Iruñean bidezko trantsizio ekosoziala aldarrikatzeko, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak, Emakumeen Mundu Martxak eta Gune Ekosozialista erakunde ekologistak deituta. Manifestazioak 12:00etan abiatuko dira Gaztelu plazatik Iruñearen kasuan eta 17:00etan Jesusen Bihotza plazatik Bilbon. Gainera, mobilizazioen aurretik, borrokak partekatzeko topaguneak antolatu ditugu, gizarte-kolektiboen azokekin eta zuzeneko irratsaioekin, kolektiboei egindako elkarrizketekin eta mahai-inguruekin. Iruñean 10:00etan izango da Gaztelu plazan eta Bilbon 12:00etatik aurrera Areatzan.

Estaturik gabeko nazioetako sindikatuen plataformak fase berri bat ireki du Iruñean

Gaur maiatzak 2, LABek Iruñean duen egoitzan Estaturik gabeko nazioetako sindikatuen bilera egin da, bertan LAB-ez gain Kortsikako STC, Aostako SAVT, Kanakiako USTKE, Bretainiako SLB, Sardiniako CSS, Intersindical Catalana eta Galiziako CUTek parte hartu dutelarik. Telematikoki Intersindical Canariak, Guadalupeko UGTG eta Martinikako UGTM ere bileran egon dira.