2026-06-17
HomeEkintza PolitikoaLABek Elorrioko Andoni presoaren egoera salatzeko antolatutako Elkartasun Martxarekin bat egiten du

LABek Elorrioko Andoni presoaren egoera salatzeko antolatutako Elkartasun Martxarekin bat egiten du

Andoni 2010eko martxoan atxilotu zuten Portugalen eta, egun, Monsantoko (Lisboa) espetxean dago, etxetik 870 kilometrotara. Monsantokoa espetxe militarra da eta, Guantanamon antzera, buzo marroi batekin ibili behar da. Gainera, ez dauka lagunen bisitarik eta, alabekin aurrez aurrekoak (kristalik gabe) urtean behin baino ez ditu.

Hori gutxi ez, eta egunean 2 orduz bakarrik atera daiteke patiora. Hori guztia kontuan edukita, Andoniren lagun eta senideek Elkartasun Martxa deitu dute Monsantora asteburu honetarako, apirilaren 25ean, ostirala, atera eta larunbatean bueltatzeko. Durangaldeko LABetik bat egiten dugu deialdi honekin eta durangaldeako langile guztiak deitzen ditugu Elkartasun Martxa horretan parte hartzera.

Argi baitaukagu, guztion elkartasuna eta konpromisoa behar beharrezkoak direla egungo espetxe politikak aldatzeko. Are gehiago, gogor salatu beharra dugu ez datozela inondik inora bat, egun Euskal Herrian egiten ari den prozesua eta Espainia, Frantzia eta Portugalek Euskal Presoen eta haien senideen aurka indarrean mantzentzen duten espetxe politika.

Bukatzeko, gure besarkada eta indar osoa helarazi nahi dizkiogu bai Andoniri, zein haren senide eta laguneei ere. Horregatik, ostiral honetarako -hileko azken ostirala- kontzentrazioa deitu dugu Elorrion 12:00tatik 12:30tara, herriko sarrerako errotondan (San Agustinen). LELOAK: Barriro gertatu ez daitten! Euskal Preso eta iheslariak etxera! Jando alarma gorria! Espetxe politika hiltzaileari STOP!
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Lanuztea Bizkaiko Foru Aldundian: 600 pertsona baino gehiago mobilizatu gara akordio eta hitzarmen berri baten alde eta telelanaren alde

Gaur, ekainak 17, Bizkaiko Foru Aldundiko langileek bi orduko lanuztea egin dute Langileen Batzordeak eta Enpresa Batzordeak deituta, ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuen babesarekin.

Mobilizazioak egin ditugu elikagaien merkataritzako tokiko hitzarmenak defendatzeko

Patronalak eta banaketa kate handiek bultzatutako ekimenak Hego Euskal Herriko elikagaien merkataritzan adostutako lan baldintzak mehatxatzen dituela salatu dugu. Gaur mobilizazioak egin ditugu Hego Euskal...

Hezkuntza komunitateak Gimeno kontseilariaren kargugabetzeari emandako babes masiboa erregistratu dugu

Hezkuntza komunitatea osatzen duten ia 1.900 lagunen sinadurak aurkeztu ditugu LABetik, eta Chivitek fitxarik mugitzen ez badu, irailean mobilizazioei berriz ekingo diegula iragarri dugu.