2026-10-20
HomeLAB SindikatuaDelegatuen BatzarraDelegatuen ekitaldi sindikala Gasteizen aldaketa sozial eta politikoaren alde

Delegatuen ekitaldi sindikala Gasteizen aldaketa sozial eta politikoaren alde

LAB sindikatuak delegatuen ekitaldi sindikala egingo du gaur Gasteizen. 2012ko aurrekontuak hizpide, Euskal Herrian gero eta premiazkoagoa den aldaketa sozial eta politikoaren inguruko gogoeta izan da ekitaldiaren oinarria. Hala, aurreko astean Nafarroako Gobernuari dei egin zion moduan, oraingoan Patxi Lopezen Gobernuari zuzendu zaio LAB.

 Análisis de la secretaría de políticas económicas de LAB 
 
Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusiaren interbentzioa 
Ekitaldiaren ostean, manifestazioan abiatu dira "Aurrekontuak aldaketaren mesedetan, ekin alternatibari! lelopean".

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Nafarroako langileei dei egiten diegu azaroaren 11n lantokiak hustu eta kaleak bete ditzaten

Larunbatean Iruñean 2.000 lagun baino gehiago mobilizatu ondotik, LABek CENi eta Nafarroako Gobernuari pobretzearen eta errentismoaren aurkako egiturazko neurriak eskatu dizkie, eta eskaera zehatza egin dio Nafarroako Gobernuari: Testa funts putreak bereganatutako etxeak desjabetu ditzala eta parke publikora igaro daitezela.

Euskal Herrian indarkeria matxistak eragindako azken heriotza salatzeko mobilizazioetan parte hartzera dei egiten dugu

Angelun, 19 urteko emakume batek bortxatu egin zutela salatu eta egun gutxira bere buruaz beste egin izana erabat lazgarria da eta, beste behin ere, erakusten du indarkeria matxistak hil egiten duela.

Lan-baldintzak hobetzearen alde, beste greba ziklo bati ekingo diote Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek urriaren 27tik abenduaren 23ra

Greba ziklo berri honek hiru urrats izango ditu. Lehena, urriaren 27ko 22:00etatik urriaren 29ko 22:00etara izango da. Bigarrena, azaroaren 23ko 22:00etan hasi eta azaroaren 25eko 22:00etara arte luzatuko da. Azkenik, hirugarrena, abenduaren 21eko 22:00etan hasiko da eta abenduaren 23ko 22:00etan bukatuko da.