2026-02-02
HomeZerbitzu PribatuakGarbiketaGreba Gipuzkoako Garbitasunean maiatzaren 12tik 16ra

Greba Gipuzkoako Garbitasunean maiatzaren 12tik 16ra

LAB eta ELA sindikatuek greba egunak iragarri dituzte maiatzaren 12, 13, 14, 15 eta 16rako Gipuzkoako Garbitasunean patronala 2009tik negoziaketa eta soldatak blokeatzen ari dela salatzeko eta hitzamen duin baten defentsan.

ELA eta LAB SINDIKATUOK GIPUZKOAKO GARBITASUNEAN GREBA DEIALDIA EGIN DUGU MAIATZAK 12,13,14,15 eta 16rako
LAB eta ELA sindikatuen irakurketa

Patronala, lan erreformak emandako boterea, 2009tik negoziaketa eta soldatak blokeatzeko erabiltzen ari da.
Gipuzkoako garbitasuna, gehiengoa emakumeak diren alorretan gertatzen denaren adibide argia da: sozialki aintzat hartzen ez den lana, gaizki ordaindua eta emakumeek egindakoa. Lanaldi partziala neurrigabe erabiliz, ordaindutakoa gutxiengo soldatara apenas iristen da.

Bai gizartean bai lan merkatuan emakumeek jasandako desberdintasun eta pobreziaren oinarrian daude lan baldintza hauek.

Krisi urte hauei, enpresek etekina atera die: Lan baldintzak okertuaz irabaziak ateratzeko erabili dituzte.
Zein da garbitasuneko enpresen egoera?

EULEN, PILSA, SAMSIC IBERIA, VALORIZA eta GARBIALDI bezalako enpresek irabaziak izan dituzte urte hauetan. Kontu saneatuekin eta batzuk dibidenduak banatu dituzte.

Zein da langileen egoera ?
Langileek soldatak izoztuta dituzte 2009 urtetik eta lanaldia murriztu diete: Mekanismoa sinplea da: Lan berdina egiten dute denbora gutxiagon eta soldata murriztuarekin. Lanaldiak jaitsiaz egindako soldaten ajustea %25koa da.

Mobilizazioak
Urtarrilean ehunka lagunek parte hartu zuten Gipuzkoako hitzarmenaren alde deitutako greba eta mobilizazioetan.
Hala ere, ASPEL patronalak bere jarrera gogorra mantendu du: 4 urteetarako soldatak izoztea inposatuz.

Pasadan astean, ELA eta LABek bilerak egin ditugu patronala osatzen duten enpresekin, estadu mailako edo multinazioanalak dira. Bilera hauetan, EULEN, PILSA, ISS edo VALORIZA enpresek zera diote: Beraiek ez dutela negoziaketaren inongo berririk eta Gipuzkoako hitzarmenari buruzko erabakiak Madriden erabakitzen direla.

ELA eta LABek gogor salatu nahi dugu, Gipuzkoako errealitate sozial eta sindikala kontuan hartu gabe, Gipuzkoako garbitasuneko hitzarmenaren erabakiak Madriden hartzea.

Egoera honen aurrean, ELA eta LABek bilerak eskatu ditugu garbitasuneko enpresa hauen Gipuzkoako bezeroekin: udaletxeak, zentru komertzialak, onkologikoa, ficoba, e.a…Beraien azpikontratako langileek duten egoera azaldu nahi diegu.
Garbitasuneko enpresek egiten dituzten eskeintzen atzean beti dago soldata jaitsiera bat. Azpikontratazio katean, zerbitzua kontratatzen duenaren papera ezinbestekoa da.

Aldarrikapenak
Sindikatuok lan erreformaren aurrean babestuko gaituen hitzarmen luze edo mugagabea nahi dugu, KPIra lotutako igoerak jasoaz.

Greba ez da gure helburua. Patronala, enpresa eta bezeroekin behar adina bilera egiten jarraituko dugu. Baina ezin dugu patronalaren txantaia onartu, lan prekarietatea gehituz urtez urte, beraien irabaziak handitzen doazen bitartean.
Honela ELA eta LABek ( alorreko %70ko ordezkaritza izanik) maiatzak 12,13,14,15 eta 16rako greba deialdia egiten dugu garbitasuneko alorra arautuko duen hitzarmen duin baten alde.
Gipuzkoako garbitasuneko hitzarmenak 3000 langileengan du eragina, alorreko erdia. Beste erdia zentruko hitzarmenek arautzen dute: diputazioa, osakidetza, hezkuntza, unibertsitatea, eta Irun, Errenteria, Hernani edo Donostiako udalak. Hauek estaldura handiagoa dute.

Apirilan zehar mobilizazio deialdia egingo ditugu herritan.

 

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Tubos Reunidoseko enplegu suntsiketa oro gaitzesten du eta enpresari zein erakundeei erantzukizunak eskatzen dizkie

LABek erabat gaitzesten du Tubos Reunidoseko zuzendaritzak Amurrioko eta Trapagarango lantegietan iragarritako EEEa. Ez dugu onartzen egoera koiuntural baten eta erabaki estrategiko okerren kostua langileei...

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. Iruñean...

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...