2026-09-29
HomeZerbitzu PribatuakMerkataritzaLaneko jazarpena Carrefour Market-en

Laneko jazarpena Carrefour Market-en

Carrefour Market-eko langileeok denbora daramate, Alfredo del Palacio, Bilboko Zabalburuko saltokiko kudeatzailearen jazarpena jasaten. Bere ibilbide laburrean, honezkero lau langile kaleratu ditu, beste asko zigortu eta langile ugari etengabe jazarri ditu, irain eta mehatxuekin, batzuk telefonozko mezu bidez.

Baina hau ez da hemen amaitzen, eta langileei legez dagozkien eskubideak ukatzen dizkie, hala nola oporrak, aparteko orden ordainketa edo familia eta laneko bizitzaren uztarketa.

Behin baino gehiagotan adierazi du langileen aurrean, enpresan dauden LABeko delegatuez duen iritzia, beragatik balitz kaleratuta leudekeela aipatuz.

Hori dela eta, delegatu eta langileak presionatu eta jazartzen dituela ikusita, kalera atera dira egoera hau salatzeko. Carrefour Market enpresak, LAB sindikatuarekin batzartu eta jakinaren gainean egon arren, ez du honen inguruko neurririk hartu eta kudeatzaileari, aipatu jarrera eta portaera izaten jarraitzea uzten dio.

Ez dugu irain edo mehatxu gehiago onartuko. Langileen eskubideak errespetatzea soilik eskatzen dugu.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABetik etxebizitzaren negozioaren aurkako mobilizazioak antolatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Hainbat gatazka sindikal piztuta ditugu LABen, eta gatazka horietako maizterrekin batera antolatu ditugu mobilizazioak. Etxebizitzaren negozioak edonor mehatxatzen du, eta langileak pobretzeko eta prekarizatzeko arrazoi nagusietako bat bilakatu da. Hori horrela, eredua goitik behera eraldatu behar dela aldarrikatuko dugu, eta, horretarako, premiazkoa dela etxebizitzaren merkatuan eskua hartzea eta errentismoarekin amaitzea.

Aguraingo kale garbiketa zerbitzuan akordioa #LortuDugu!

Joan den astean, gure borroka publiko egin eta urrirako sei greba egun deitu zituzten Aguraingo kale garbiketa zerbitzuan lan egiten duten SEULA enpresako langileek, herriko jaiekin bat etorriz. Gaur, enpresak premiazko bilera batera deitu gaitu eta, azkenean, orain arte defendatu izan ditugun baldintzetan lortu dugu akordioa sinatzea.

Nafarroako ikuskizun eta ekitaldietako profesionalak grebara doaz berriz hitzarmen bat exijitzeko

LABek, Nafarroako ikuskizun eta ekitaldi sektorean %100aren ordezkaritza duenak, urriaren 10ean grebara deitu ditu sektoreko langileak, patronalari exijitzeko Nafarroako ikuskizun eta ekitaldietarako laguntza teknikorako...