2026-04-14
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaLABek Osakidetzak askatasun eta jarduera sindikalen kontrako neurriak abiatu dituela salatu du

LABek Osakidetzak askatasun eta jarduera sindikalen kontrako neurriak abiatu dituela salatu du

Osakidetzako PNVren administrazioa zentroetako protestak isildu nahian temati dabil, horretarako askatasun sindikalaren kontra joz eta gure lanean oztopoak ipiniz. Estrategia honen azken adibidea, gauetik goizera eta abisatu barik Osakidetzako zuzendaritzak burutu duen email kopuruaren izugarrizko murrizketa izan da.

Kontuan hartzen badugu zenbat langile gauden Osakidetzan eta zer-nolako dispertsio geografikoa dagoen, erraz uler daiteke sindikatuok burutzen dugun jarduera informatiboa hein handi batean emailen bitartez egiten dugula. Beraz, Osakidetzak oraingoan ezarritako murrizketak gure jarduera baldintzatzen du erabat. Arazo teknikoak aitzaki, badira bi aste murrizketa ezarri zenetik eta oraindik orain bere horretan dirau.

Baina PNVren ofentsiba ez da emailetara mugatzen. Darpon jaunaren Osasun Arloa sindikatuen kontrako “0 tolerantzia” politika erabiltzen ari da hain “gestore onak” diren PNVkoak gobernura heldu zirenetik bertatik. Jarrera hauetako batzuk

• Basurto zein Gurutzetako ospitaleetan itxialdian zeuden langileak indarrez kanporatu, neurriz gaineko polizia operatiboa erabilita.
• Edozein motako jarduerak egiteko oztopoak zentro gehienetan.
• Ipinitako kartel zein orri informatibo guztiak momentuan kendu.
• Mota guztietako filtroak ordenagailuetan, askotan internet erabiltzea ia ezinezko bihurtzen duena (ia ezinezkoa da sindikatuaren beraren web-orrialdean gutxieneko baldintzetan ibiltzea).

Eraso horiek guztiak, Darpon jaunaren kanpaina pertsonalarekin batera, zeinak komunikabideen aurrean ez duen aukerarik galtzen sindikatuen kontra aritzeko, Osakidetzako zentroetako murrizketen kontrako protestak estali nahian.

LABek ez du askatasun sindikalaren inolako murrizketarik onartuko. Bada garai Osakidetzak uler dezan gatazka amaitzeko bidea ez dela sindikatuon eskubideak murriztea, baizik eta negoziazioa, langileon lan-baldintzen murrizketekin amaitzea eta osasun publikoa defendatzea.
 

LAB sarean
{module[111]}

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABen ustez sektorearen aktibazioa beharrezkoa izango da Arabako metalgintzan eduki onak nahi badira

SEAk ez du bere proposamena erretiratu eta atzerapauso larriak dituen posizioa mantendu du. Gaur, apirilaren 14an, Arabako metalgintzako hitzarmenaren bilera egin da. Azken bileran, SEAk...

LABek CAFi eskatzen dio Jerusalemgo trenaren proiektua bertan behera uzteko

Jerusalemgo Tren Arinaren proiektuan duen inplikazioagatik, gizarte zibileko hainbat erakundek osatutako koalizio batek CAFen aurkako salaketa aurkeztu du. Horren aurrean, LABek adierazten du proiektua...

Sanduzelaiko erailketa matxistaren aurrean, Euskal Herriko Emakumeen* Mundu Martxaren mobilizazioetan parte hartzera deitzen du LABek

Pasa den igandean, Iruñeko Sanduzelai auzoan emakume* bat hil zen bere etxeko leihotik ihes egiten ari zenean. Euskal Herrian 2026an indarkeria matxistak eraildako hirugarren...