2026-09-25
HomeUncategorizedHitzarmen duina eskatu dugu Arabako Ardogintza sektorerako

Hitzarmen duina eskatu dugu Arabako Ardogintza sektorerako

LAB, UGT, CCOO eta ELA sindikatuon oharra, Gasteizen gaur egindako mobilizazioaren harira:

Ardogintzaren inguruan honako alderdietan oinarritutako irudi idilikoa zabaldu da: kokapen pribilegiatua (Araba Errioxa), bere paisaia (UNESCOk Gizateriaren Ondarea izendatua), bere ardoen aitorpena hemen zein nazioartean, proiektu handinahi eta garestiak mundu mailako sona duten arkitektoen eskutik (Frank Gehry, Santiago Calatrava….).

Aberastasun eta handinahi hau sektoreko langileek bizi duten errealitatearekin kontraesanean dago.

2018ko abendutik lanean ari ginen Arabako Ardogintzaren Lan Hitzarmen Mahai Negoziatzailean hiru urterako Lan Hitzarmena izateko, 2019, 2020 eta 2021rako, hain zuzen ere. Aurtengo martxoan, modu logikoan, eten egin zen negoziazioa eta uztailean berreskuratu genuen. Gure aldetik, zegokigun moduan, proposamen berria egin genuen: ordura arte adostuta genituen gai sozialekin negoziazioak ixtea, 2019an %2ko igoerako lansaria eta 2020rako eta 2021rako igoerak mahats-bilketaren ostean adostea.

SEAren erantzuna hauxe izan zen: ezin zuela akordio hori onartu sektorea ustez jasaten ari zen ziurgabetasunaren ondorioz eta dei egiten zigun negoziaketekin irailetik aurrera jarraitzera.

Langileak egunero lan zentroetan ikusten ari garena da ez dagoela lan gutxiago, gehiago baizik (batez ere upategi handietan) eta hori dela, gero eta presio handiagoa jasan behar dute langileek.

Horregatik, gaur eta hemen, bilkura honekin, hitzarmen duina eskatzen dugu Arabako Ardogintza sektorerako.

Astelehenean, urriaren 26an, SEAk Mahai Negoziatzailerako deitu gintuen datorren asterako, ez dakigu zein asmorekin.

Bilera horretan erabakitzen den arabera, mobilizazioak areagotuz joango dira.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Los Ochoseko bizilagunen mezu argia, Erandioko herriaren babesarekin: “Ez gara joango”

“Etxebizitza eskubidea da, eta eskubideak defendatu egiten dira”, adierazi dute bizilagunek, eta euren bizi proiektua garatzeko eskubidea bermatu arte borrokan eta antolatuta jarraituko dutela berretsi dute. 

50 mobilizazio baino gehiago egin ditugu EAEko udal sektorearen lan baldintzak hobetu behar direla aldarrikatzeko

LABek eta ELAk deituta, milaka udal langilek EUDELi eta EAJri, EH Bilduri eta PSEri exijitu diete Udalhitzeko mahaiara edukiak behingoz ekartzeko. EAEko udaletan urte asko...

Elkarlan zintzorako deia egin dugu Nafarroan lan mundua euskalduntzeko urratsak eman daitezen

LAB bidelagun izango gaitu ELAk, lan mundua euskalduntzeko konpromiso zehatzak eta elkarlanerako borondatea erakusten baditu; bestela, euskalduntzearen kaltetan izango da. Langileok euskaraz lan egiteko eskubidea...