2026-10-03
HomeZerbitzu PublikoakZerbitzu SoziokomunitarioaBaztango zahar etxean ezarri nahi dituzten murrizketen aurkako elkarretaratzea

Baztango zahar etxean ezarri nahi dituzten murrizketen aurkako elkarretaratzea


Baztango zahar etxeko langileek protesta egin zuten atzo ezarri nahi dituzten murrizketak salatzeko. Langileek jakinarazi dute murrizketa hauek bertan lan egiten duten familien egoera asko baldintzatuko duela eta lan baldintza okertze hauek ere zahar etxeko atentzioan eragin negatiboa izango duela. 

Baztango zahar etxeko langileek irakurketa
MURRIZKETARIK EZ!!!
ZAHAR-ETXEAN HITZARMENA BAI!!!

Idatzi honen bidez, Baztandar guztiei jakin arazi nahi diegu, Baztango zahar-etxean gertatzen ari dena.

Jakinen duzuten bezala, 2009an Patronatuak orduko udal kideek bultzatuta, Zahar-Etxearen gestioa enpresa pribatu baten eskuetan utzi zuten, Idea e Innovación enpresaren eskuetan hain zuzen ere.

Enpresa berri honen eskuetan gestioa uztearen arrazoia zen, enpresa hauen gestio esperientziak, Zahar-Etxearen egoera hobetuko omen zuen. Langile Komitearen eta langileen iritziari entzungor eginez gestioa enpresa pribatuaren esku utzi zuten. Ezin erran daiteke, urte hauetan langileen egoera hobetu denik, azken lau urteetan hitzarmena negoziatu dugunean, 3 urtez soldatak izoztu digutelarik behin bakarrik soldata igoera izan dugularik. Hau da 3 urtez langileok erosahalmena %2,5 galdu dugu. Bertzetik 2012ko abenduko paga extra prorateaturik ordaindu digute, beraiek sinatu gabeko enpresa paktuari baldintzak aldatu ondotik.

Orain berriz Zahar-Etxeko langileek enpresa paktu bat genuenez eta Nafarroako hitzarmen sektorialik ez dagoenez gerentziari Zahar-Etxeko lan hitzarmen bat negoziatzea eskatu genion. Enpresak hasieratik erran zuen negoziatu ahal izateko langileak soldata jeitsiera onartu behar genuela bertzela ez zegoela negoziaketarik. Langileok mobilizazioetara jo behar izan genuen eta azkenean negoziatzen hasi ginen.

Enpresak ordea ez du bere nahietan gibelera egin eta soldataren %5 jeisteko intentzioarekin dago. Guk behin eta berriz erran dugu ez dugula soldata jeitsierarik eta lan baldintzen okertzerik onartuko, arrazoi nagusi birengatik: 1) Lehen ere gure soldata ez zelako altua eta gainera orain murrizketekin oraindik eta baxuago delako horrek gure familietan suposatzen duenarekin eta 2) Gure lan baldintzen okertzeak gure agureek jasotzen duten atentzioan eragin negatibo nabarmena izanen duelako.  

 

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAJk maizterren aurka eta errentismoaren alde egin du, birbanaketa politikei uko eginez eta eskuin muturrari atera irekiz

Espainiako Kongresuan etxebizitzari buruzko bi lege dekretuen bozketan errentisten interesekin lerratu dira EAJ eta UPN, eta LABetik mobilizazioak areagotzeko deia egiten dugu.

Migranteen egoera prekarioa azaleratzen dute langabeziaren datuek

Joan den hilabeteko argazki sozioekonomikoaren zantzuak ikusten jarraitzen dugu, langabeziak gora egin baitu azken hilabetearekin alderatuta, aurreko urteetan beti jaitsi izan denean. Beraz, 3.238 langabetu gehiago daude Hego Euskal Herrian, eta Erregimen Orokorrari dagokionez, 1.103.547 afiliatu iraileko azken egunean.

Basquevolt salatzen dugu lan-diskriminazio arrazista, matxista, morofobiko eta islamofobikoagatik

Apirilean, bere laborategietako batean leherketa bat gertatu eta egun batzuetara, Basquevolt enpresak bi langile kaleratu eta zigortu zituen arbitrarioki. LAB sindikatuarentzat, ekintza hori funtsik...