2026-10-15
HomeUncategorizedAinhoa Etxaide: "Gaur gaurkoz, greba da dugun tresnarik indartsuena langileok gertatzen ari...

Ainhoa Etxaide: “Gaur gaurkoz, greba da dugun tresnarik indartsuena langileok gertatzen ari denari ezinbestez eman behar diogun erantzuna antolatzeko”


Maiatzaren 30eko greba deitzaileek prentsaurrekoa eskaini dute gaur Bilbon greba egunaren azken datuak eman eta langileri guztiari ostegunean kalean egotearen garrantzia gogorarazteko. Maiatzaren 30ak jasotako atxikimendu ugarien berri eman dute, bai enpresa komiteetatik eta bai nazioartetik ere. Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusiak murrizketa berrien atarian gaudela adierazi du eta honi aurre egiteko, herritarrak bizitza politiko eta sozialaren protagonistak bihurtzea beharrezkoa dela.

      

LAB SAREAN
{module[111]}

     

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Ospitaleetan mobilizatu gara Osakidetzari eskatzeko gure aldarrikapenei eta langileen beharrei erantzun diezaiela

Osakidetzak sindikatuei bidalitako akordioaren lehen zirriborroak ez du soldata-hobekuntzarik jasotzen, eta hori Eusko Jaurlaritzak 2027. urterako aurrekontuak ixten dagoen bitartean; azpimarratu behar da arau horrek osasun publikorako partidak zehaztuko dituela. LAB, SATSE, ELA, CCOO eta UGT sindikatuok berresten dugu ezinbestekoa dela mobilizazio dinamikarekin jarraitzea.

Maiatzetik gaur arte izan diren 14 lan heriotza berri azaleratu ditugu, datu ofizialetan ezkutatuta zeudenak

Azaleratutako datu berriek 60 hildakotan kokatu dute 2026ko kontagailua, eta, hala, azken urteetako datu lazgarriak berretsi dira.

Enplegu Publikoko Zuzendaritzak bazter utzi du hitzarmenaren negoziazioa: 16 urte hitzarmenik gabe eta egutegirik ez

Gaur, urriak 13, Eusko Jaurlaritzako eta Organismo Autonomoetako langileen ordezkaritzaren eta Funtzio Publikoko Zuzendaritzaren arteko alorreko mahaia bildu da. LAB sindikatuan oso larritzat jotzen dugu Lan Harremanetako zuzendari berriak bertan azaldu duen jarrera.