2026-02-03
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaLABek Urkulluren Gobernua protesta oro isilarazten saiatzen ari dela salatu eta Osakidetzako...

LABek Urkulluren Gobernua protesta oro isilarazten saiatzen ari dela salatu eta Osakidetzako langileak egiten ari diren protestetan Ertzaintzak jokatutako papera kritikatzen du

Zerbitzu publikoetako langileen lanaldia handitzeko Jaurlaritzak inposatutako dekretuaren aurka mobilizazio ugari egiten ari dira sektore guztietan, izan ere neurri honen ondorioz lanpostu asko suntsitu egingo baitira; pasa den Mahai Orokorretik sindikatu guztiak altxatu ginen negoziazio mahaitik eta Maiatzaren 11rako manifestazioen deialdia luzatua dugu baita.

Nonbait, honek guzti honek min handia eragiten dio Urkulluren Gobernuari, izan ere, protesta ekimen oro ezkutatzeko asmoz atzo Txagorritxun eta gaur Basurton Osakidetzako langileek egiten diharduten kanpaldi protestak lehertzera Ertzantza bidali baitute.

Ertzantzaren jarreraren ondorioz istiluak eta enfrentamendu uneak izan dira Basurtoko kanpaldian langile bat antsietate krisialdiak jotzeraino.

LAB sindikatuak protesta ekimenak isilarazten saiatzea eta horretarako Ertzantza bidaltzearen Barne Sailaren erabakia gogor salatzen du, protestak debekatzea Gobernuak negoziazio mahaian langileekiko jada erakutsi duen jarrera inposatzailearen adibide berria da, langileokiko Urkulluren identitate marka inposizioarena izaten ari da zalantzarik gabe, ez bakarrik negoziazio eskubidea ukatuz baizik eta orain protesta egiteko eskubidea bere ere ukatuz.

Bestalde, Ertzantzaren beraren jarrera ere salatu nahi dugu, honelako jokabideek sistemaren eta sistema hau kudeatzen duten Gobernuen interesen defentsan baino aritzen ez den polizia eredu bat ordezkatzen dute, benetan zerbitzu publikoa izango balira izaera horrek exijitu bezala herritarren eta langileen eskubideen zerbitzura aritu ordez.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Tubos Reunidoseko enplegu suntsiketa oro gaitzesten du eta enpresari zein erakundeei erantzukizunak eskatzen dizkie

LABek erabat gaitzesten du Tubos Reunidoseko zuzendaritzak Amurrioko eta Trapagarango lantegietan iragarritako EEEa. Ez dugu onartzen egoera koiuntural baten eta erabaki estrategiko okerren kostua langileei...

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. Iruñean...

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...