2026-02-02
HomeEkintza SozialaEnplegu suntsiketa areagotu egin da Hego Euskal Herrian eta langabezia tasa ia...

Enplegu suntsiketa areagotu egin da Hego Euskal Herrian eta langabezia tasa ia %17raino heltzen da lehen seihilabetekoan

INEk argitara eman dituen datuen arabera, lan merkatuaren egoerak bilakaera desberdina izan du herrialde bakoitzean. Araba eta Gipuzkoan, enpleguari eusteaz gainera okupazioaren igoera txikia eman da. Hala ere, Hego Euskal Herria bere osotasunean hartuta egoera oso txarra da. 19.600 lanpostu suntsitu dira urtearen lehen hilabeteetan, hau da, aurreko hiruhilabetekoen ia bikoitza.

Nabarmena da enplegu suntsiketaren erritmoa bizkortu egin dela gure herrian, eta honek eragin du langabezia tasa azken urteotako mailarik altuenera igotzea, gero eta eutsiezinagoa dena.

Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera, Hego Euskal Herriko langabezia tasa %16,9koa da egun, 2012ko laugarren hiruhilabetekoan baino 7.300 langabetu gehiago kontabilizatu ondoren. Edozein kasutan, aipatu beharrekoa da biztanleria aktiboa txikitzeak soilik eragotzi duela langabezia-tasa are gehiago handitzea.

Euskal gazteriak bizi duen egoera bereziki dramatikoa da, ia %48ra heltzen den langabezia tasarekin eta lana aurkitzeko gero eta aukera gutxiagorekin.

Generoaren arabera ere desberdintasunak dauden langabezia tasan, %17,4koa da emakumeentzat eta %16,5ekoa gizonezkoentzat.

Bestalde, enpleguari dagokionez krisiak ekarri duenaren balantzea egiten badugu, Hego Euskal Herrian 203.000 lanpostu baino gehiago suntsitu direla ikusiko dugu, atzeraldiaren lehen zantzuak agertu aurretik zegoen enpleguen %15,7.

Krisiak euskal langile klaseari eragiten dion egoera latza Grezia, Letonia, Lituania eta Estatu espainoleko egoerarekin soilik pareka daiteke. Europar Batasunean enpleguen %2,7 galdu da denbora tarte horretan.

Testuinguru honetan PPren gobernua mehatxuka ari da lan-erreforma are gogorragoa eta pentsioen sistema publikoaren kontrako eraso latzarekin, horrela PSOEko aurreko gobernuak eskubide laboral eta sozialen kontra hasi zuen ofentsiba bururaino eramateko.

Erreformen agenda basati honi aurre egiteko erantzunik eraginkorrena aurrea hartu eta gehien komeni zaizkigun politika ekonomiko, laboral eta sozialak erabakitzeko gure eskubidea gauzatuko duten prozesu soberanista bultzatzea da, kanpoko esku-sartzerik gabe. Datorren maiatzaren 30erako deitutako grebak aukera egokia ematen digu zentzu honetan.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Tubos Reunidoseko enplegu suntsiketa oro gaitzesten du eta enpresari zein erakundeei erantzukizunak eskatzen dizkie

LABek erabat gaitzesten du Tubos Reunidoseko zuzendaritzak Amurrioko eta Trapagarango lantegietan iragarritako EEEa. Ez dugu onartzen egoera koiuntural baten eta erabaki estrategiko okerren kostua langileei...

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. Iruñean...

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...