2026-08-22
HomeLan Osasuna IdazkaritzaPrekarietatea HiltzaileaLanean hildako Fernando Garai Arrantzale Bermeotarraren heriotza salatzeko elkarretaratzea

Lanean hildako Fernando Garai Arrantzale Bermeotarraren heriotza salatzeko elkarretaratzea

Astelehen goizean Atlantikoko uretan atuna arrantzatzen zebilenean Txirriñe izeneko itsasontzian kamarotean bihotzekoak jota hilik aurkitu zuten Fernando Garai Garitaonaindia 53 urteko patroi/arrantzale bermeotarra. Etxebazter enpresak osatuta duen lau enpresa taldeko itsasontziko arrantzalea zen Garai. 

 Arrantzalearen heriotza salatzeko gehiengo sindikalak deituta ordu erdiko elkarretaratzea egingo da ostiral honetan, hilak 19, eguerdiko 12:30ean Bermeoko Artza errotondan.
 
LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hirugarren greba zikloari ekingo diote Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek lan baldintzak hobetzearen alde abuztuaren 28tik 30era

Abuztuaren 28ko 22:00etatik abuztuaren 30eko 22:00etara egingo dute greba Moevek Gipuzkoan dituen 16 gasolindegietako 150 langileek. Enpresa batzordea LABeko 5 ordezkarik eta ELAko 3k...

LABek eta ELAk adingabe batzuk balorazio psikosozialik egin gabe Bilbotik Gueñesera lekualdatu izana salatzen dugu

Sindikatuok kritikatzen dugu Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eudes Fundazioak zentro-aldaketa hilabete eskaseko aurrerapenarekin aurkeztu dutela, haren eragina baloratu gabe eta adingabeekin egunero lan egiten...

Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jartzea salatu dute Euskotreneko langileek

Mobilizazioa egin dute Arriaga plazan. Euskotreneko enpresa batzordeak bere kezka eta erabateko gaitzespena adierazi nahi ditu, aurten ere Bilboko tranbiaren unitateetan zezenketekin lotutako ikuskizunen publizitatea...