2026-06-19
HomeJazarpen sindikalaFrogarik ez bada ere, fiskaltzak U27ko greban auziperaturiko 18 lagunen zigor eskaera...

Frogarik ez bada ere, fiskaltzak U27ko greban auziperaturiko 18 lagunen zigor eskaera mantentzen du

Gaur Bilboko Juztizia Jauregian, 2011ko urtarrilaren 27ko Greba orokorrean pikete informatibo batean parte hartzen ari ziren 18 lagun epaitu dituzte. Fiskaltzak 3 urteko kartzela zigorra eta 6.000 euroko isuneko eskaera egin du. Epaiketan auzipetuen aurkako frogarik aurkeztu ez bada ere, filkaltzak eutsi egin dio bere eskaerari eta orain epaiaren zain geratu dira. Auzipetuei elkartasuna adieraziz eta sindikalgintzaren kriminalizazioa salatzeko euskal sindikatuek elkarretaratzea egin dute.

Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusiak epaiketa honen helburua beldurra zabaltzea dela adierazi du, "berdurra da patronalaren aliatu nagusia bere inposaketetan eta gure eskubideen erasoan, eta honen aurrean kalera ateratzen jarraitu behar dugu" gaineratu du. 


Ainhoa Etxaide, LABeko idazkaria nagusiaren adierazpenak

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

HHEEetako zerbitzu orokorretako langileak beharra sortzen denean bertan ordezka ditzaten exijitzen dugu

Dagoeneko bi ikasturte oso daramatzagu Nafarroako Gobernuko haur eskoletako zerbitzu orokorretako langileen ordezkapenak egiteko arazo larriekin. Horrelako kontratazioak, egiten badira, oso berandu egiten dira, zoritxarrez. Eta batzuetan enpresa pribatuetara ere jotzen dute kontratazioak egiteko. Horrek tentsio larria eta gainkarga handia eragiten die langileei, horretarako beharrik izan gabe.

Bilboko udal eraikinetako garbitzaileek udalari exijitu diote behingoz ardura har dezala gatazkan

Lan baldintzak hobetzeko bederatzi greba aste egin ostean, atseden hartzeko unea iritsi zaie, baina ohartarazi dute datorren ikasturtean indartsu berrekingo diotela borrokari.

Ikuskizunetako teknikarien sektoreko langileek greba egun gehiago iragarri dituzte

Patronala mugitzen ez dela eta, lanuzteei berrekingo diegu hitzarmena negoziatzen ari garen sindikatuok.