2026-05-05
HomeUncategorizedLABek bat egiten du «EUSTORMA» ekimenarekin

LABek bat egiten du «EUSTORMA» ekimenarekin

“EUSTORMA” ekimena enplegu suntsiketaren aurka eta zerbitzu publikoen garapenaren alde egiteko jaio da Araban. LAB sindikatuak ekimenak dituen helburuekin bat eginez, apustu garbia egiten du ekimenarekin lan egiteko kalitatezko zerbitzu publikoen alde eta injerentziaren eta enplegu suntsiketaren aurka.

ESTORMA ekimena hurrengo komite eta langile batzordeek osatutzen dute: Gasteizko Udala, Arabako Foru Aldundia, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea, Gazteriaren Foru Erakundea Tuvisa, Amvisa, Fcc, Ensanche 21, Luis Aranburu Musica Eskola, Jose Uruñuela Kontserbatorioa, Perica, 010 eta Indesa.

Abenduaren 21an Zerbitzu Públikoen Aldeko Eguna ospatu zen EUSTORMA ekimenak deituta. Lanuzteak, giza kateak eta horri banaketak egin zituzten administrazio desberdinetako hainbat langilek. Arratsaldean, hiritarrekin batera, manifestazio jendetsu batekin bukatu zuten eguna.

 

Abenduaren 21eko manifestazioa

Abenduaren 21eko giza katea

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek manifestaziora deitu du maiatzaren 16an Gimeno kontseilariaren kargu-uztea exijitzeko

Hezkuntza arloko langileen artean, aste gutxiren buruan, ia 2.000 atxikimendu bildu ditu “Nafarroako hezkuntzak okerrera egitearen erantzule nagusia” Gimeno dela eta horregatik “kargugabetu egin...

Denon Bizitzak Erdigunean dinamikak zaintzaren inguruan antolatutako jardunaldietan parte hartzeko deia egiten du LABek

Aspalditik martxan duen zaintza sistema publiko eta komunitarioaren aldeko borroka ildoaren barruan, Denon Bizitzak Erdigunean dinamikak jardunaldi nazionalak egingo ditu datorren larunbatean, maiatzaren 10ean,...

LABek exijitu dio Toquerori, Tuterako alkateari, zentzua berreskuratzeko eta legez kontrako zentsuragatik dimititzeko

Sindikatuaren historia laburbiltzen duen 1974tik etorkizunera LAB zabaltzen erakusketak Tuterako La Rua gizarte etxean egon behar zuen ikusgai 2025eko urriaren 1etik 10era, baina Alejandro...